RKO Pictures

From Wikipedia, the free encyclopedia

RKO Pictures
Remove ads

RKO Pictures (Radio-Keith-Orpheum) filmak ekoiztu eta banatzen zituen Estatu Batuetako enpresa, XX. mendearen hasieran, 1928ko urriaren 23an sortu eta 1960 inguruan itxi zena. New York hirian egoitza zuen.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...

Kalitate handiko filmak egin zituen, asko eta asko zinemaren historian klasiko bihurtu direna. B saileko film asko ere egin zituen. 1940tik aurrera izan zuen urrezko aldia, batik bat, Orson Wellesen Citizen Kane (1941, Kane hiritarra) eta The Magnificent Ambersons (1942, Ambersondarren handitasuna) maisulanei esker. RKOn lan egin zuten, besteak beste, George Cukor, John Ford, Jacques Tourner zuzendariek, David O. Selznick eta Merian C. Cooper ekoizleek eta Katherine Hepburn, Fred Astaire, eta Robert Mitchum antzezleek. 1948an Howard Hughesek erosi zuen, eta 1957an Desilu telebista-etxeak, baina ordurako gainbeheran zegoen.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads