Rafah

From Wikipedia, the free encyclopedia

Rafahmap
Remove ads

Rafah (arabieraz: رفح) Gazako zerrenda eskualdeko hiria da. Bertan 170.000 biztanletik gora bizi dira. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da. Hiri honetan Egipto eta Palestinaren arteko muga-pasabide bakarra dago.

Datu azkarrak Rafah رَفَحْ, Administrazioa ...
Remove ads

Izena

Robihwa deitzen zioten antzinako egiptoarrek; Rafihu, asiriarrek; Ραφία (Rafia), grekoek; Raphia erromatarrek; Raphiah ([Rafiach] ahoskatua) antzinako israeldarrek; eta Rafah, kaliferriaren garaikoek.[1]

Demografia

1922an 599 pertsona bizi ziren Rafahn, eta 1945ean 2.220. 1982an, 10.800 biztanle zeuden gutxi gorabehera.[2]

1997an, erroldaren ardura zuen Palestinako Estatistika Bulego Nagusiak (PCBS) zabaldu zuen Rafahk eta haren inguruko zelaiak 91.181 biztanleko populazioa zutela. Errefuxiatu palestinarrak biztanleria osoaren %80,3 dira.[3] 1997ko zentsuari dagokionez, Rafahn (Rafahko errefuxiatu-zelaiarekin batera) % 50,5 gizonezkoak ziren eta % 49,5 emakumezkoak.

2006an, iturri beraren arabera, Rafah hiriak 71.003 biztanle zituen, Rafah zelaia eta Tall as-Sultan herri bananduak ziren zentsuaren ondorioetarako, 59.983 eta 24.418 biztanle zituzten, hurrenez hurren.[4][4]

Remove ads

Rafahko muga-pasabidea

Rafah herrian dago Rafahko muga-pasabidea, Egiptora Gazatik pasatzeko aukera ematen duen pasabide bakarra da. Israelgo indar militarrek kontrolatzen zuten lehenago, eta 2005eko irailean kontrola Palestinako Agintaritza Nazionalari eskualdatu zioten, Gazako zerrendatik Israel erretiratzeko itunaren barruan zegoen neurri hori. Europar Batasuneko Batzorde bat 2005eko azaroan hasi zen pasabidea kontrolatzen Israelgo segurtasun-kezken erdian, eta 2006ko apirilean, Mahmud Abbas presidente palestinarraren Lehendakaritzako Guardiak bere gain hartu zuen erantzukizun hori, Palestinako Agintaritza Nazionalaren izenean.[5] Egiptoko aldean, erantzukizuna 750 Muga Zaindarik hartu zuten, Egipto eta Israelen arteko akordio baten bidez horrela onartu eta gero. Akordioa 2005eko azaroan sinatu zen, Ameriketako Estatu Batuen presiopean, eta Israelek eskatutako segurtasun-baldintzak betetzen zituela zehazten zuen.

2008ko urtarrilaren 23an 2:00etan zabaldu zen muga, gizon armatuek hesia leherrarazi eta gero. Hurrengo lau egunetan, gutxi gorabehera 700.000 palestinarrek zeharkatu zuten Egiptora pasatzeko, asko hornidurak erosi eta jarraian Gazara itzultzeko. Egiptoarrek kopuru txikiagoan zeharkatu zuten Gaza aldera.

2010eko ekainaren 1ean, Israelek itsasontzi zibil baten aurka egindako erasoaren ondorioz hildako batzuk izan zirenean eta nazioarteko kommozioaren erdian, Egiptok iragarri zuen mugako pasabidea irekitzen zuela.

2011ko maiatzaren 28an, Hosni Mubarak presidente kargugabetuaren politika lotsagarria leuntzearren, Palestinarentzat eta bere jendearentzat, Egiptok, lau urteko itxituraren ondoren, Gazako setioa amaitu zuen, eta Rafahko muga behin betiko ireki zuen, palestinarrak Egipton libreki onartzen. Muga zeharkatu zuten lehenak anbulantziak izan ziren, tratamendu medikoa behar zuten gaixoekin; Kairorantz eraman zituzten.[6]

2023ko urriaren 7an hasi zen Gazako genozidioarekin, Israelek muga itxi du. Azaroaren lehenean Rafahko pasabidea pertsonentzat berriro ireki zuen, baina soilik larri zeuden palestinarrak eta atzerriko pasaportea zutenak handik ateratzeko.[7] Urriaren 7 hartako palestinar milizien erasoaz geroztik, urrian ehun kamioi baino gutxiagok igaro zuten Egipto eta Gaza arteko Rafah pasabidea, laguntza humanitarioarekin. Erasoaren aurretik, 500 kamioi inguru pasatzen ziren, eta Gazak eguneko ehun kamioi behar zituen bere behar larrienei erantzuteko. Urriaren 21a arte, Israelek erabat itxita izan zuen Gaza. Ordutik, eguneko hamabi kamioiri eman die muga igarotzeko baimena, batez beste.[8]

Remove ads

Israelgo Armadak 15 langile humanitario erailtzea

2025eko martxoaren 23an, Israelgo Armadako gudariek 15 langile humanitario erail zituzten. Israelek Rafahn egindako aireko bonbardaketak zauritutako herritar batzuk sorostera zihoan konboi bat: guztira bost anbulantzia, suhiltzaile kamoi bat eta Nazio Batuen Erakundeko ibilgailu bat ziren. Israelgo soldaduek banan-banan tiro egin zieten ibilgailu horiei guztiei. Gero, ibilgailuak zanpatu eta lurperatu zituzten, eraildakoekin batera, frogak ezkutatzeko asmoz.[9]

Astebete geroago, martxoaren 30ean, Ilargierdi Gorriak lurperatutako gorpuak eta ibilgailuak aurkitu zituen.[10] Gorpuetako batzuek eskuak lotuta zituzten. Ahmad Dhaher mediku forentseak biktima haietako bost aztertu ahal izan zituen, eta adierazi zuen berbertatik tiro eginda erail zituztela, balak nahita eta berariaz burura eta bihotzera zuzenduta. Israelek esan zuen ibilgailuak ilunpean eta modu susmagarrian hurbildu zirelako egin zutela bere gudariek tiro; baina eraildako medikuetako baten telefono mugikorrean jasotako grabazioak frogatu zuen ibilgailuak behar bezala identifikatuta zihoazela, argi normalak eta larrialdikoak piztuta.[11] Bideoa agertu ondoren, Israelek bere bertsioa aldatu zuen, eta esan zuen bere gurariek «akatsak» egin zituztela. Hala ere, inolako frogarik aurkeztu gabe, esan zuen hil zituztenetako batzuk Hamasekoak zirela.[12]

Konboi hartatik bizirik iraun zuen kide bakarrak, Ilargierdi Gorriko kide Munther Abedek, adierazi zuen ibilgailuak ondo identifikatuta eta ohiko nahiz larrialdiko argiak piztuta zihoazela. Hamasek anbulantziak erabili zituenik ukatu zuen, eta salatu zuen israeldar gudariek torturatu zutela: biluztu zuten, jipoitu, iraindu, hiltzearekin mehatxatu, erriflearekin lepoa estutuz arnasa hartzea eragotzi.[13][14]

Israelgo Armadak txosten bat egin zuen, gertatutakoa azaltzeko. Txostenak dioenez, israeldar gudariek Hamaseko militanteekin nahastu zituzten langile humanitarioak, gauez ez zutelako ondo ikusten: «Batailoiko komandanteordeak pentsatu zuen ibilgailuak Hamasekoek erabiltzen dituztenak zirela. Mehatxu sentsazio horren aurrean, tiro egiteko agindu zuen». Ikerketaren arduradun Yoav Har Even dibisio jeneralaren arabera, soldaduen «egoera mentala» izan zen sarraskiaren erantzulea. Palestinako Ilargierdi Gorriak eta Israelgo Breaking the Silence giza eskubideen aldeko erakundeak gogor kritikatu zuten txosten hori. Batetik, ulertezintzat jotzen dute zergatik lurperatu eta ezkutatu zituzten gorpuak; bestetik, soldaduek hildako osasun langileetako baten telefono mugikorrean aurkitutako bideoak erakusten du larrialdi argiak eramaten zituztela anbulantziek, eta erakundeen hitzetan agerikoa da israeldar soldaduek laguntzaile humanitarioekin hitz egin zutela, haiei tiro egin aurretik. Armadaren txostena «kontraesanez, esaldi lausoz eta aukeratutako xehetasunez josita dago; narrazioa faltsua da», adierazi zuten.[15]

Remove ads

Herritar ospetsuak

  • Jamal Abu Samhadana (1963-2006), politikaria
  • Khaled Juma (j. 1965), poeta eta idazlea
  • Loai Deeb (j. 1975), politikaria
  • Said Al-Sobakhi (j. 1985), futbolaria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads