Real Sociedad (emakumezkoen futbol taldea)

emakumezkoen futbol taldea From Wikipedia, the free encyclopedia

Real Sociedad (emakumezkoen futbol taldea)
Remove ads

Real Sociedad de Fútbol (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako emakumezko futbol taldea da. 2004an sortua, egun Lehen mailan dabil. 2019 urtean Erreginaren Kopa irabazi zuen eta 2020an Espainiako Superkopako finala jokatu zuen. 2022an bigarren izan zen eta Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu zen. Horrez gain, hiru urtez, Euskal Herria Kopa irabazi du.

Datu azkarrak Ezizena(k), Sorrera ...
Thumb
Athleticen aurkako derbia, Anoeta estadioan.
Thumb
2018-2019 denboraldiko taldekideak Anoeta estadioan.
Remove ads

Historia

Errealaren emakumezkoen taldea 2004an sortu zen. Euskal Ligan jokatzen hasi zen eta bi urtetan Lehen mailara igotzea lortu zuen.

Hasierako urteetan emaitza apala izan zituen, gehienez ere sailkapenaren erdialdean kokatu zen. 2017an Gonzalo Arconada entrenatzailea fitxatu zuen taldeaari bultzada eman nahian eta jauzi kualitatiboa 2019ko Erreginaren Kopa txapelketan egin zuen, pronostikoak hautsiz finalean Atletico Madril 2-1 garaitu eta aurreneko titulu handia eskuratu zuenean. Nahikari García aurrelari urnietarra zen taldeko izarra.

2020an Natalia Arroyo entrenatzaileak hartu zuen taldearen arduna. 2020-21 amaieran hainbat jokalari garrantzitsuk taldea utzi zuten eta maila jeitsiko zela pentsatu bazen ere, inoizko denboraldi onena izan zuten donostiarrek 2021-22koa. 2. postuan sailkatu ziren eta Txapeldunen Liga jokatuko dute. Aurreko faseko aurkaria Bayern Munich izan zuten eta alemaniarrak nagusitu ziren 0-1 anoetan eta 3-1 Munichen. Urte berean bigarren aldiz jokatu zuten Superkopako finala eta 3-0 nagusitu zitzaien Bartzelona taldea.

2022-23 denboraldia apalagoa izan zen Ligan baina Erreginaren Kopan ibilbide oparoa egin zuen. Final aurrekoetan Atletico Madril kanporatu eta finalera sartu zen. Zaragozan Bartzelonaren aurrean jokaturiko finalean ez zuen aukera handirik izan eta kataluniarrak 8-0 emaitzaz nagusitu ziren.

2024an José Luis Sánchez Vera entrenatzaile madrildarrak ordezkatu zuen Natalia Arroyo. 2024-25 denboraldia ongi hasi zuen, Ligako hirugarren postura iritsi eta Errege Kopako finalerdiak ere jokatu zituen. Baina ondoren hamar partida egin zituen irabazi gabe eta taularen erdialdean finkatu zen. Hurrengo urterako aldaketa handiak etorri dira, entrenatzailearen kontratua eten eta bederatzi jokalarik baja eman dutelako, tartean Ane Etxezarreta, Amaiur Sarriegi, Elene Lete eta Sanni Franssi.

Remove ads

Urtez urte

Informazio gehiago Denbor., Maila ...
Remove ads

2019ko Erreginaren Kopa

Ibilbidea

Informazio gehiago Fasea, Etxekoa ...

Finala

Informazio gehiago Atletico Madril, 1 – 2 ...


2024-2025 Taldea

Informazio gehiago Zbk., Postua ...
Remove ads

Entrenatzaileen zerrenda

Palmaresa

Sariak

B taldea

2018an Errealaren B taldea eratu zen.

Informazio gehiago Urtea, # ...

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads