Romulo eta Remo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Romulo eta Remo[2] bikiak Marte gerraren jainkoaren eta Rea Silvia, vestala eta Numitor erregearen alabaren seme bikiak dira. Romulo, Erromako fundatzaile eta lehen errege mitologikoa izan zen.

Kondairaren arabera, Amuliok, Alba Longa hiriko erregea izateko nahian, Numitor, bere anaia zena eta bikien aitona eta benetako erregea, hiritik bota zuen. Romulo eta Remo, haztean aitonaren postua eskatu ez zezaten, haurrak hiltzea erabaki zuen Amuliok. Hala ere, bikiak hil behar zituen morroiak, sehaska batean jarri eta Tiber ibaian utzi zituen. Tiberinok, Tiber ibaiko jainkoak salbatu zituen bikiak. Ondoren, ibaiara edatera joan zen otseme batek haurtxoak aurkitu eta bere haitzulora eraman zituen, Palatino muinoan zegoena, eta han, bularra eman zien pikondo baten itzalean. Faustulok, Amulioren artzain batek, Romulo eta Remo aurkitu eta etxeratu zituen.

Garai eta indartsu hazi ziren bikiak, eta Faustulok haren leinu noblearen berri eman zien mutilei. Amulio eta Alba Longa eraso egin zuten eta aitona kokatu bertako errege.
Baina haiek beste hiri bateko erregeak izan nahi zuten eta Palatino muinora heldu zirenean, Romulok esan zuen hor sortu behar zutela haien hiri berria. Remok, ordea, Aventino muinoa hobesten zuen. Erabakitzeko, jainkoen borondateari men egitea deliberatu zuten hegaztien hegaldia begiratuta, "etruskoen egien zuten moduan". Plutarkoren arabera, Remok sei bele ikusi zituen, eta Romulok, hamabi. Beste bertsio baten arabera, saiak ziren ikusi zituzten hegaztiak.[3] Romulo idi pare baten bitartez hiriko mugak markatzen ari zela, Remok, jeloskor, hiria madarikatu zuen. Azkenean Romulok bikia hil zuen. Beste bertsio baten arabera, Romulok zin egin zuen hilko zuela muga zeharkatu eta barrura sartzen zen edonor, eta Remok ez zuen men egin nahi eta hiriko ildo sakratua zeharkatu zuenean, anaiak hil egin zuen. Bere omenez, Erroma deitu zion hiri horri, eta lehen errege bihurtu zen. Hori K.a. 754. urtean gertatu zen Erromako historia ofizialaren arabera.[3]
Remove ads
Palatinon zegoen Pikondoa (Ficus Ruminalis), Luperca otsemeari Romulo eta Remori bularra ematen zien bitartean itzala eman ziona, sakratua zen erromatarrentzat.[4] Luperkalia jaieta, otsailaren 14an Luperkaliako parte-hartzaileak Ruminal santutegiaren izena hartuko zuen haitzuloan elkartzen ziren, Romulo eta Remoren omenez.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
