Richard Pococke

From Wikipedia, the free encyclopedia

Richard Pococke
Remove ads

Richard Pococke (Southampton 1704-1765) ingeles prelatu eta bidaiari bat izan zen, antropologo eta egiptologoen aitzindaria.

Datu azkarrak Anglican Bishop of Meath (en), Anglican bishop of Ossory (en) ...
Remove ads

Biografia

Bere jaioterrian eta Oxfordeko Corpus Christi Collegean ikasi zuen 1731 arte.

Pocockek bidaiatzeko grin handia zuen, eta nahiago izan zuen honetara dedikatzea Ingalaterran predikatzen aritzea baino. Bidaia luzeak egin zituen, bereziki Egiptora 1737 eta 1741 bitartean, non Alejandria ezagutu zuen eta Kairotik El Fayumeraino esploratu zuen, Erregeen Harana bisitatu zuen, faraoien nekropolia, antzinako Tebasen parean, Asuaneraino iritsiz.

Ondoren Palestina, Jerusalen, Baalbek, Siria eta Mesopotamia bisitatu zituen, eta handik Sinai, Grezia, Suitza eta Savoiara joan zen.

Bere bidaian zehar bere esperientzien eguneroko oso deskriptibo bat idatzi zuen. Bere bidaiaren istorio bat idatzi zuen bi liburutan, Giza, Saqqara eta Dahshurreko piramideei buruzko marrazki eta idatziekin, mende bat beranduago Auguste Mariettek berraurkitutako Saqqarako Serapeumaren oinplanoaren marrazkiak egin zituen. Egiptoko lehen bidaiari "zientifiko"tzat hartzen da.

Ingalaterra, Eskozia eta Galesi buruzko lanak ere argitaratu zituen.

Pococke ez zen bere herrialdera 1742 arte itzuli, non 1765eko irailean hil zen. Bere bizitzaren amaieran Meatheko gotzain izendatua izan zen.

Remove ads

Lanak

  • A Description of the East and Some other Countries, I: Egiptoren deskribapena. Londres. 1743.
  • A Description of the East and Some other Countries, II: Palestina, Libano, Siria, Mesopotamia, Zipre, Kreta, Trazia, Grezia eta mendebaldeko Europako zenbait eskualderen deskribapena.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads