Rio Grande (filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Rio Grande 1950eko John Ford estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat da.
Aurrez John Fordek zuzendutako Fort Apache (1948) eta She Wore a Yellow Ribbon (1949) filmeekin batera Zalduneriaren Trilogia osatzen du. Bertan, John Wayne, Maureen O'Hara, Ben Johnson, Harry Carey Jr., Victor McLaglen, J. Carrol Naish eta Chill Wills aktoreek antzeztu zuten.
Remove ads
Argumentuak
Kirby Yorke (John Wayne) kolonela eta bere soldaduek Mexikoko mugatik hurbil dagoen gotorleku batean apatxeen aurka borrokan dabiltz. Kirbyren semeak West Pointen hutsegin eta zalduneria izen emango du, bere aita den Yorke kolonelaren errejimendura soldadu gisa bidaltzen dutelarik. Yorken emaztea (Maureen O'Hara) ere bertaratu da, kolonela gotorlekutik ateratzeko asmoz, ordurarte kolonelak gudarostea eta bere arau militarrei duen atxikimenduaren ondorioz senar-emazteak bata bestearengandik oso urruti bizi izan baitira. Urte askoren ondoren, senar-emazteen berrelkartzean jazoko da. Familia gatazka gaiztotu baten erdian, indiarren aurkako borroka gogortuz joango da.
Remove ads
Kanpo estekak
- Rio Grande filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads