Rodrigues

From Wikipedia, the free encyclopedia

Rodriguesmap
Remove ads

Rodrigues (frantsesez: Île Rodrigues, ʁɔdʁiɡ ahoskatua; kreolez: Rodrig) Indiako ozeanoko uharte bat da, 2001az geroztik Maurizioko Errepublikako zati erdi autonomoa dena. Izena Diogo Rodrigues esploratzaile portugaldarrarengandik datorkio.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...

37.922 biztanle ditu (2011), 14 herritan. Tokiko hizkuntza frantses kreolea da. Hiriburua Port Mathurin da. Ekonomia arrantzan nekazaritzan eta turismoan oinarrituta dago.

Remove ads

Geografia

Rodrigues 1,5 miloi urteko uhartea da, sumendizko ‘Maskareinar ordokia’ren gainean jaioa. Maurizioko ekialdetik 560 kilometrora dago, hegoaldeko 19°40/19°46 paraleloetan eta ekialdeko 63°20/63°30 meridianoetan.

Zabaleraz, 108 km² ditu. Uharte menditsua da eta punturik altuena (398 m) Mountain Limon dago. Koralezko uharriak inguruan ditu, 18 uhartetxotan.

Klima

Bi urtaro daude: aro hezea (urtarriletik martxora arte, batez ere, 25,9 °C inguru eta zikloien arrisku handiarekin) eta aro lehorra (abuztutik urria arte, 22,3 °C gradurekin).

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Rodrigues), Hila ...
Remove ads

Biodibertsitatea

Uharte isolatua izanik, zenbait espezie endemiko zituen Rodriguesek, baina XVII. mendetik batzuk galdu dira. Babesgune batzuk daude orain: Grande Montagne (14 ha), Anse Quitor (10 ha) eta bi uhartetxo: Île aux Sables (8 ha) eta Île aux Cocos (14,4 ha).

Historia

Beste nabigatzaileez gain, portugaldarrak heldu ziren XVI. mendeko hasieran eta Rodrigues izena eman zioten

XVII. mendean holandarrek eta frantsesek uhartean finkatzeko saiakerak egin zituzten baina, azkenean, uhartea frantziarren esku geratu zen. Haiek mendebaldeko uhartetatik esklaboak ekarri zituzten beren plantazioetarako: hortxe dago populazioaren jatorria. 1809an, Napoleondar Gerretan, britaniarrek Rodrigues bereganatu zuten. Haien menpean, esklabotza deuseztatu zen. 1883n Krakatoaren eztanda entzun zen Rodriguesen, uhartetik 4.800 km badago ere.

2001eko azaroaren 20an, Maurizioko Biltzar Nazionalak autonomia eman zion Rodriguesi.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads