Rohini Bhate

indiar dantzaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Rohini Bhate (Marathieraz: रोहिणी भाटे; Patna, Bihar, 1924ko azaroaren 14aPune, Maharastra, 2008ko urriaren 10a)[1] Indiako Kathak dantzaren ordezkari nagusienetako bat izan zen, eta dantza klasiko honen interprete, irakasle, idazle, ikertzaile eta kritikari gisa garatu zen.[2] Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen jaso zituen, hala nola, Sangeet Natak Sari Akademikoa eta Kalidas Samman.[3]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Rohinik Jaipur eta Lucknow gharanetatik, musika ikaskuntzako kofradietatik, Kathak ikasi zuen.[4] Dantza konposizio multzo handi bat sortu zuen, non abhinaya-ri ikuspegi analitiko eta berritzailea aplikatu zion.[5] Indiako musika klasikoaren ezagutzagatik, askotan bere dantza sorkuntzetarako musika konposatzen zuen.[3] Sunil Kothari kritikariaren arabera, azpimarratzekoa da Vijaya Mehtak zuzendutako Shakuntalarako egin duen koreografia. Kālidāsaren Ṛtusaṃhāra eta Rigvedako Usba Sukta lanaren koreografia ere ondo txalotua izan zen.[6]

Remove ads

Bizitza

Bhate Patnan (Bihar) jaio zen baina eskolaldia eta unibertsitatea Punen egin zituen.[2]

Rohini hasieran Bharatanatyam-en trebatu zen Guru Parvati Kumar-ekin.[6] Arteetan lizentziatura lortu zuen Fergusson Collegen 1946an.[2] Urte berean hasi zen Kathak ikasten Jaipur Gharana-ko Sohanlal maisuarekin.[4]

Handik gutxira, Kathak-en espezializatu zen Pandit Lachhu Maharaj-en gidaritzapean,[7] hamabi urte baino gehiagoz, eta Lucknow gharana-ko Pandit Mohanrao Kallianpurkar-en gidaritzapean,[3] hamabost urte baino gehiagoz.[4]

Gainera, Indiako musika klasikoa ikasi zuen Keshavrao Bhole eta Vasantrao Deshpande musikarien eskutik,[3] eta Kathak-en doktoregoa lortu zuen.[2]

Remove ads

Ibilbidea

Ikaskuntzaren gorabehera geografiko, intelektual eta denborazkoen ondorioz, besteak beste, Rohinik libreki esperimentatu ahal izan zuen Kathak-engan, eta dantza honetan bere interes musikal eta intelektualak aplikatu ahal izan zituen.[7] Bhatek Nrityabharati Kathak Dantza Akademia sortu zuen Punen 1947an.[3] Han, sei hamarkadaz, ehunka dantzari entrenatu zituen.[2] Maharashtrako klase ertaineko familien artean kathak dantza ezagun egin zuen.[6]

1952an, Txinara joan zen Indiako kultur ordezkaritza bateko kide gisa. Bidaia honek Indiako dantzei eta antzerkiari buruzko idatzi zaharrak aztertzeko, eta horrela bere teknika fintzeko aukera eman zion.[4]

Khairagarh Unibertsitateko batzordean aritu zen eta Puneko Unibertsitateko Lalit Kala Kendran Kathak ikastaroetarako programaren prestaketa gidatu zuen, non irakasle bisitari eta guru gisa aritu zen.[3] Rohinik Delhiko Kathak Kendrako ikasleen aztertzaile gisa ere aritu zen, nahiz eta inoiz ez zuen haren curriculuma onartu.[7]

Rohini Bhatek hainbat liburu idatzi zituen maratheraz, besteak beste, bere autobiografia, Majhi Nrityasadhana, Isadora Duncanen autobiografiaren itzulpena, Mi Isadora, eta musika eta dantzaren sanskritozko eskuliburuaren bertsio editatua, Abhinaya Darpana, Kathak Darpana Deepika izenekoa.[3] Rohinik bere hainbat koreografia eta sormen proiektu liburu zahar honetan oinarritu zituen.[7] Kathak-i buruzko hainbat artikulu ere idatzi zituen.[4]

2002an, Time and Space izeneko dokumental alemaniar batean parte hartu zuen bere burua errepresentatuz.[8]

Beste artistekin egindako lankidetzari dagokionez, Rohinik Chandrakant Kamat tabla klasiko jotzailea ezagutu zuen 1952an Pune-ra iritsi zenean.[9] Bi artisten arteko musika-elkarteak 15 urte luze iraun zuen. Rohinik abhinaya-ren azterketa konparatiboa ere egin zuen Kathak eta Bharatanatyam-en Kalanidhi Narayanan-ekin.[6] Reba Vidyarthiren lagun mina zen, beste Kathak ordezkari garrantzitsu bat.[7]

Remove ads

Heriotza

Bhate 2008ko urriaren 10ean hil zen, 83 urte zituela, Indiako Pune hirian, Maharastra estatuan. Bere alaba eta ikaslea zen Shama Bhate-ren arabera, Rohini Bhate azken bost urteetan Parkinson gaixotasuna pairatzen egon zen, eta gaixotasun horrek eragindako konplikazioen ondorioz hil zen.[2]

Legatua

Rohini Bhatek bost hamarkada baino gehiagotan zehar erregularki dantzatu zuen,[3] eta Kathak-en adierazle garrantzitsu bihurtu ziren dizipulu asko entrenatu zituen,[10] hala nola, Shama Bhate, Pranati Pratap, Sunil Ganu, Prabha Marathe,[6] eta Prerana Deshpande,[10] bere ohoretan hil osteko ekitaldiak egiten jarraitu zuten beste dantzari batzuen artean.[11]

Akademiak bere egoitza nagusia Puneko Shivaji Nagar-en du, zazpi sukurtsal Pune hirian, bat Indoren, Estatu Batuetan, Alemanian eta beste bat Mumbain.[6] Hil ondoren, bere lanari buruzko dokumentalak egin dira.[3]

Remove ads

Sariak eta aintzatespenak

  • 1977: Maharastra estatuko gobernuaren Rajya Puraskar saria.[2]
  • 1979: Sangeet Natak Sari Akademikoa.[3]
  • 1990: Maharashtra Gaurav Puraskar.[2]
  • 2001: Kalidas Samman.[3]
  • 2006: Sangeet Natak Akademi beka.[3]
  • 2007: Akademi Ratna Saria, Sangeet Natak Akademiarena, New Delhi.[2]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads