Rojava
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Rojava (euskaraz: «mendebaldea»), ofizialki Siriako Iparraldeko eta Ekialdeko Administrazio Autonomoa ipar-ekialdeko Siriako de facto autonomoa den eskualde bat da. Zazpi barrutitan banaturik dago: Afrin, Jazira, Manjib, Eufrates, Raqqa, Taqba eta Deir ez-Zor.
Kurdistanek Turkia ekialdea (Iparraldeko Kurdistan), Irak iparraldea (Hegoaldeko Kurdistan) eta Iran ipar-mendebaldea (Ekialdeko Kurdistan) ere hartzen ditu.[1] Siriako Gerra Zibila zela eta, Herri Babeserako Unitateek kontrolaturiko lurretan sortu zuten 2012an.[2] 2016an Turkiak eta bere aliatuek Rojavako zenbait barruti bereganatu zituzten.[3]
Nazioarteko harreman batzuk mantentzen dituen arren,[4] Siriako gobernuak edota nazioarteko erakundeek ez dute tokiko administrazioa onartzen.[5] Eskualdea polietnikoa da, kurdu, arabiar eta asiriar gehiengoa dituena.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads