Rose Porter

idazle estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Rose Porter (New York, 1845eko abenduaren 6aNew Haven, 1906ko irailaren 10a) estatubatuar idazlea izan zen, 70 liburu baino gehiago idatzi edo editatu zituena.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Rose Porter New Yorken jaio zen 1845eko abenduaren 6an.[2] Bere aita, David Collins Porter, neworkar aberatsa zen eta 1845ean hil zen, Rose haurra zela. Bere ama, berriz, Rose Anne Hardy zen, Ingalaterrako armadako ofizial baten alaba. Lehen urteak New Yorken eta Catskills-on-the-Hudsongo udako etxean eman zituen. New Yorken ikasi zuen, baina urtebete atzerrian eman zuen. Ikasketak amaitu ondoren, New Havenera (Connecticut) joan zen bizitzera, eta ama hil zitzaionean, hiri horretan geratu zen zerbitzariekin.[1][3]

Porterren lehen idazlan arrakastatsua Summer Drift-Wood for the Winter Fire (1870) izan zen. Urte askoz dasgaitasun bat izan arren, Porter erlijioari eta maitasunari buruzko eleberriak idatzi zituen, eta guztira 70 liburuki sortu edo editatu zituen.[3][4] Otoitz liburuak, deboziozko ariketak eta egutegi eta agendetarako edukiak ere prestatu zituen.[1]

New Havenen (Connecticut) hil zen 1906ko irailaren 10ean.[2]

Remove ads

Lan hautatuak

  • Summer Drift-Wood for the Winter Fire (1870)
  • Foundations: Or, Castles in the Air (1871)
  • The Winter Fire: A Sequel to "Summer Drift-wood". (1874)
  • The Years that are Told (1875)
  • A Song and a Sigh (1877)
  • In the Mist (1879)
  • Charity, Sweet Charity (1880)
  • The Years that are Told (1881)
  • Resting in His Love: (series * of "Rest a While.") (1890)
  • Gain by Loss, Or, The Garment of Praise (1891)
  • Saint Martin's Summer: Or, The Romance of the Cliff (1891)
  • Thoughts for Men: From American Statesmen(1893)
  • My Son's Wife (1895)
  • One of the Sweet Old Chapters: A Fragment (1896)
  • A Daughter of Israel (1899)
  • In quietness and in confidence; Open window; Resting in His love; Looking toward sunrise; A year of blessings and blessed year (1907)
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads