Rudi Altig

txirrindulari alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Rudi Altig
Remove ads

Rudi Altig (Mannheim, 1937ko martxoaren 18a - Remagen, 2016ko ekainaren 11) alemaniar txirrindularia izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Kirol ibilbidea

Alemanian inoiz izan den txirrindularirik onenetakotzat jotzen da. Amateur gisa hasi zen Alemaniako nahiz munduko lasterketak irabazten. Besteak beste, amateur-mailako kilometro bateko (1´09´´6) eta 5 kilometroko (6´10´´2) munduko errekorrak lortu zituen Kolonian, profesional egin zen urte berean (1959). Profesionaletan, 5 kilometroko munduko errekorra ere lortu zuen 1962an Zurichen (6´07´´60). Oso-osorik pistan jarduteko aukera izan zuen arren, errepiderako zituen gaitasun handiak ere frogatu nahi izan zituen, eta goi-mendietan izan ezik beste alor guztietan nabarmendu zen. Jacques Anquetilen taldekide zelarik, azken erlojupekoan aurrea hartu eta Rudik irabazi zuen 1962ko Espainiako Itzulia. 1963an, bizkarrezurrean ebakuntza izan ondoren, izter-hezurra hautsi zuen Espainiako Itzulian, eta, beste ebakuntza bat jasan eta gero, berriro lehiatzen hasi zen. Harrezkero, Andaluziako Itzulia eta Flandriako Tourra irabazi zituen 1964an, Lasarteko Munduko Txapelketan bigarren izan zen, eta, 1966an, berriz, munduko txapeldun Alemaniako Nurbugrigen, orduan ere J. Anquetilen aurretik. Erretiratu zenean (1971), Alemaniako taldearen entrenatzaile egin zen.

Remove ads

Palmaresa

1953

  • Alemaniako errepideko junior mailako txapelketa

1960

1962

1963

1964

1965

1966

1967

1968

1969

1970

Remove ads

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Informazio gehiago Lasterketa ...
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads