Frantziako Tourra

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Frantziako Tourra (frantsesez eta ofizialki: Le Tour de France, tuʁ də fʁɑ̃s ahoskatua) etapakako bizikleta lasterketa da, hiru astez Frantziako hiri eta herriak zeharkatzen dituena. Hiru itzuli handietako bat da, Italiako Giroa eta Espainiako Vueltarekin batera, eta entzute gehien duena.[1]

Datu azkarrak Data, Eskualdea ...

Lehenbiziko ekitaldia 1903. urtean korritu zen, eta harrezkero urtero antolatu da, Lehen eta Bigarren mundu gerren urteetan izan ezik. Uztailean izaten da, eta urtero mundu osoan jokatzen diren kirol ospakizunetan arrakastatsuena da.[2] UCI World Tourreko talderik hoberenek parte hartzen dute, gehi antolatzaileek gonbidatzen dituztenek.

Remove ads

Historia

Frantziako Tourra L'Auto egunkariak (Gaur egun L'Equipe) sortu zuen, 1903. urtean, Paris-Brest-Paris eta Bordele-Paris lasterketei lehia egiteko asmotan. L'Auto egunkariak 1903ko Urtarrilean aurkeztu zuen lasterketa, eta hala, Frantziako Tourraren promozioari esker 25.000 egunkari saltzetik 65.000 saltzera igaro zen, 1908. urterako salmentak 250.000koak ziren eta 1923an 500.000ra iritsi ziren. Saldutako egunkarien errekorra 1933 urtean lortu zen, 854.000 alerekin. Gaur egun, Frantziako Tourra Amaury Sport Organisation(ASO)k antolatzen du eta antolatzaile talde haren jabea L'Equipe egunkaria da.

Thumb
Jef Demuysere eta Francisco Cepeda sopuertarra Pirinioetan (1931-07-08).

Tourra etapa lasterketa da eta egunero etapa bat jokatu ohi da. Txirrindulari guztiek lortutako denboren arabera egiten den sailkapenak Sailkapen Nagusia izena hartzen du. Lasterkari bakoitzak etapok amaitzeko behar izan duen denbora kontutan hartzen da sailkapen nagusia eratzeko. Beraz, Tourreko irabazlea sailkapen nagusiko lehenbizikoa izango da, hau da, etapa guztiak amaitzeko denbora gutxien eman duen txirrindularia. Hortaz, baliteke sailkapen nagusian garaile ateratzea etapa bakar bat bera ere irabazi gabe, hala egin zuen Greg Lemondek 1990. urtean, esate baterako. Tourreko etapa bat irabaztea edozein txirrindulariren lorpen handietako bat bezala jotzen da, norberaren sailkapen nagusiko postua kontutan hartu gabe. Nahiz eta lehen Tourreko etapa kopuruak desberdinak izan ziren, gaur egun Tourra 20 etaparen buruan jokatzen da, guztira 3.000 eta 4.000 kilometro arteko ibilbidea korrituta. Sailkapen nagusiaz gain, badaude beste hainbat sariketa Tourraren beraren barruan, eta lehiaketa haietako aurreneko lasterkariek kolore desberdinak dituzten Maillotak janzten dituzte.

Tourra gaur egun taldeka (berauek babesleek finantzatuta) korritzen da, baina lehenago banaka korritzen zuten eta ez zegoen talde-taktikarik gaur egun bezala. 50 eta 60ko hamarkadetan ere taldeka korritzen zen, baina taldeok herrialdeen arabera osatzen ziren.

Tourreko etapa gehienak Frantzian izaten dira, baina badira Frantziatik kanpo jokatzen diren batzuk ere, Espainian, Italian, Belgikan, Herbehereetan, Erresuma Batuan... Tourrak bi atseden egun dauzka, eta normalean bidaia luzeak egiteko erabiltzen dira, trenez edo hegazkinez.

Azken urteotan, aurreneko etapa 5–15 km-ko banakako erlojupekoa izan ohi da, eta sarrerako etapa izena hartzen du. Tourraren amaiera, ostera, Parisko Eliseo Zelaien hiribidean izaten da beti. Tourreko hiru asteetan, etapa menditsuak, banakako erlojupekoak, eta taldekako erlojupekoak jokatzen dira. Beste etapa guztiak lauak edo ez hain menditsuak izaten dira, horrela, sprinter deritzen txirrindulariek etapak irabazteko aukera izaten dute. Hala ere, sailkapen nagusiko irabazleak halabeharrez oso ondo moldatu beharko da, bai mendian gora bai erlojupean.

Tourreko ibilbidea urtez urte aldatu ohi dute, urte batean erlojuaren orratzen norabidean egiten da eta hurrengoan alderantziz; hala, urte batean Alpeak lehenengo igarotzen dira eta hurrengoan Pirinioak. Alpeetako eta Pirinioetako mendi asko ia urtero-urtero agertzen dira ibilbidean, eta gogorrenak Hors Categorie izena hartzen dute (Kategoriaz Kanpo), Col du Tourmalet, Mont Ventoux, Col du Galibier, Alpe d'Huez-ek..., esate baterako, Hors Categorie izena hartzen dute.

1984 urteaz geroztik emakumeentzako tourra ere korritu izan da, Le Grande Boucle Feminin izenarekin ezaguna, nahiz eta, Emakumeen Italiako Giroa garrantzitsuagoa izan.

Remove ads

Tourreko zuzendariak

  • 1903-1939 Henri Desgrange
  • 1947-1961 Jacques Goddet
  • 1962-1986 Jacques Goddet eta Felix Levitan
  • 1987-1988 Jean-François Naquet-Radiguet
  • 1988-1989 Jean-Pierre Courcol
  • 1989-2005 Jean-Marie Leblanc
  • 2005etik aurrera Christian Prudhomme

Maillotak

Thumb
Maillot Horia.

Sailkapen bakoitzeko aurrenekoak kolore desberdineko maillota janzten du, beste txirrindulari guztietatik nabarmentzeko.

Gaur egungo maillotak

Yellow jersey Maillot Horia, sailkapen nagusiko lehendabizikoak janzten du. Hortaz, ordurarte jokatu diren etapak amaitzeko denbora gutxien eman duen txirrindulariak jantziko du eta dauden maillotetan garrantzitsuena da. Azken egunean maillot hau daramana Tourreko irabazlea da. Maillot Horia 1919. urtean hasi zen erabiltzen, antolatzaileek liderra nabarmentzea nahi zuten, eta L'Auto egunkariaren orriak horiak zirenez kolore hau aukeratu zen maillotarentzat.

Green jersey Maillot Berdea, sprint sailkapeneko lehendabizikoak janzten du. Sailkapen honetarako puntuak, korredoreak etapako helmugara iritsi diren arabera lortzen dira, hala, etapako garaileak bigarrenak baino puntu gehiago eskuratuko ditu eta hala, hurrenez hurren, eskuragai dauden puntu guztiak ahitu arte. Peter Sagan txirrindulari eslovakiarrak du errekorra zazpi maillot berde irabazita, 2012tik 2019ra.

Polkadot Jersey Puntu gorridun Maillota, mendietako erregeak janzten du. Sailkapen honetarako puntuak mendateak zeharkatzen direnean eskuratzen dira. Zenbat eta mendi latzagoak orduan eta puntu gehiago jasotzen dituzte txirrindulariek. Tourra puntu gorridun maillotarekin amaitzen duen txirrindulariari mendiko erregea esaten zaio. Maillot hau 1975. urtean sortu zen. Richard Virenquek du errekorra, zazpi mendiko errege titulurekin.

White jersey Maillot Txuria, sailkapen nagusiko lehendabiziko gazteak janzten du, hau da, 25 urtetik beherako aurrenekoak.

Maillotak Tourretik kanpo

Tourreko Mailloten koloreak beste hainbat lasterketetan ere erabili ohi dira eta haien zeregina Tourrekoen berdina da. Esate baterako Britainiako itzuliak, Horia, Berdea eta Puntu Gorriduna erabiltzen ditu sailkapenetako liderrak nabarmentzeko. Italiako Giroak Maillot kolore desberdinak erabiltzen ditu, baita Espainiako itzuliak ere, baina beste neurri batean. Adibidez, Giroan, mendiko erregeak maillot orlegia janzten du eta sailkapen nagusikoak Maillot edo "Maglia" arrosa.

Remove ads

Etapa motak

Etapa ohikoak

Etapa "ohiko" batean, txirrindulari guztiak batera ateratzen dira. Lehenengo kilometroak antolatzaileek neutralizatzen dituzte, 2–5 km bitartean, eta hasiera ofiziala Tourreko Zuzendariak seinalatzen du bandera txuri bat erakutsiz. Tourreko lehenengo asteko etapa ohikoetan, sprint ikusgarrietan amaitzeko aukera paregabea suertatzen da, etapa hauek nahiko lauak izan ohi direlako.

Beste etapa ohiko batzuk, ordea, zeharo menditsuak dira. Etapa hauek aldaketa handienak eragin ohi dituzte sailkapen nagusian eta ikusle gehien erakartzen dituztenak dira, bai ikusgarrienak suertatzen direlako eta baita uda minean korritzen direlako ere. Hortaz, jende asko eta asko oporretan dago, eta eguraldia lagun izan ohi da.

Banakako Erlojupekoak

Banakako erlojupeko batean, txirrindulari guztiak bakarka aritzen dira Irterak minutu oro gertatzen dira. Sailkapen nagusiko lehenengo hamarrak, ordea, bi minutuko tartean ateratzen dira irteeratik, balizko trikimailuak saihestearren.

Irteera ordena sailkapen orokorraren alderantzizkoa da, beraz, liderra izango da azkenengoa abiatzen erlojupekoetan. Normalean 3-4 erlojupeko izaten dira Tour osoan, bata prologoa, bestea taldekako erlojupekoa eta azken biak bakarkakoak.

Taldekako Erlojupekoak

Sarritan, Tourreko lehenengo astean taldekako erlojupeko bat izaten da. Talde ahulenek denbora gehiegirik ez galtzeko, denbora galerak limitatuta daude, horrela. Helmugaratzen azkena den taldeak gehienez 3 minutu besterik ezin ditu galdu lehenego postua erdietsi duenarekin alderatuta, beheko taulak erakusten duen moduan.

Informazio gehiago Postua, Denbora ...

Taldekako erlojupekoetan ahalik eta denbora gutxien galtzea oso garrantzitsua da, beraz taldeak ahalik eta txirrindulari onenak eramango ditu tourrera eta hauek % 100a eman beharko dute taldeko gizon garrantzitsuak denbora gal ez dezan.

Remove ads

Etapa famatuak

1975. urteaz geroztik Tourreko azken etapa beti Eliseo Zelaien hiribidean bukatzen da, Parisen. Txirrindulariek hainbat itzuli ematen dizkiote zirkuituari. Ibilbideko bi aldeak jendez gainezka daude beti, guztiak txirrindulariak animatzen, batez ere irabazlea, jakina. Nahiz eta txirrindularientzat bertan korritzea erosoa ez den, etapa laua da eta sprintean heldu ohi dira, sprinterren taldeek gogor ekiten dute hala izan dadin.

Alpe d'Huezen ere etapa anitz amaitzen dira Frantziako Tourrean, Alpeetako igoerarik gogorrenetako bat baita, Bourg d'Oissansetik Huez-era. 2004. urtean erlojupeko banakako igoera egin zen bertan eta Lance Armstrong izan zen garailea. Beste mendi batzuetatik ere askotan pasa izan da Tourra, Mont Ventoux, Col du Galibier, Col de la Madeleine... esate baterako.

Etapa bakoitzeko hasiera ere oso garrantzitsua izan ohi da, eta Frantziako eta Frantziatik kanpoko hainbat hiri lehiatzen dira Tourreko etapa baten abiagunea beren mugetatik abia dadin. Tourraren lehendabiziko etapak ere berebiziko garrantzia dauka, eta, esaterako, Tourra azken urteetan, Erresuma Batuan, Belgikan, Euskal Herrian... hasi izan da.

Thumb
2004ko Frantziako Tourreko azken etaparen irudia, Elisear Zelaietan.
Remove ads

Palmaresa

Informazio gehiago Urtea, Txapelduna ...

* (1999-2005) Lance Armstrong kaleratua dopinagaitik.

Remove ads

Garaipenak

Txirrindulariak

Lance Armstrong estatubatuarra izan zen Tour gehien irabazitako txirrindularia: zazpi bider jarraian hain zuzen (1999–2005). Azkeneko Tourra irabazi ondoren erretiratu arren, 2009an txirrindularitza profesionalera itzuli zen. Urte horretako Tourrean hirugarren amaitu zuen eta 2010ekoan hogeita hirugarren. Hau izan zen bere azken Tourra, 2011ren hasieran txirrindularitza utzi baitzuen. Hala ere, 2012an dopatu izana onartu zuen eta garaipen guztiak kendu zitzaizkion. Honen ondorioz horrela dago irabazle nagusien sailkapena:

Informazio gehiago Txirrindularia, Garaipenak ...

Estatuak

Informazio gehiago Txirrindularia, Garaipenak ...
Remove ads

Gainontzeko sailkapenak

Mendiko sailkapena

Informazio gehiago Txirrindularia, Garaipenak ...

Erregulartasunaren saria

Informazio gehiago Txirrindularia, Garaipenak ...

Taldekako sailkapena

1961 artean selekzio nazionalen arteko lasterketa izan zen. 1962an hasi ziren taldeak. 1967 eta 1968 izan zen salbuespena, bi urte horietan ere selekzioak aritu baitziren.

Informazio gehiago Taldea, Garaipenak ...
Remove ads

Euskal herritarrak Frantziako Tourrean

Sakontzeko, irakurri: «Euskal herritarrak Frantziako Tourrean»
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskal herritarrak Frantziako Tourrean zortzi datutan.

Frantziko Tourraren historian zehar euskal txirrindulari askok hartu dute parte bertan. Maurice Dartigue lapurtarra izan zen Frantziako Tourrean parte hartu zuen lehen euskal herritarra, 1904ko edizioan.

Miguel Indurain da lasterketa gehien irabazi dituen euskal herritarra (5),[8] bigarren postuan dago Joane Somarriba (3).[9]

Hogeitik gora euskal txirrindularik irabazi dute etaparen bat Tourrean.[10] Guztira, euskal txirrindulariek 50 etapatik gora irabazi dituzte.[11]

Ohikoa da Frantziako Tourreko etapatan txirrindularitza zale euskaldunak ikustea, baita ikurrinak edota bestelako euskal ikurrak ere, lasterketa Euskal Herritik kanpo denean ere. Hainbat txirrindularik aipatu izan dute euskal zaleak, orokorrean, errespetagarriak direla.[12]

Filmak

2003. urtean, Hell on wheels filma egin zen Frantziako Tourraren inguruan, Telekom taldearen perspektibatik, Pepe Danquart izan zen filmaren zuzendaria.

The Tour Baby! filma Scott Coadyk egin zuen, Tourra bera eta bere inguruari buruz.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads