Rust (Austria)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Rust (Austria)map
Remove ads

Rust (alemanez ʁʊst ahoskatua; hungarieraz: Ruszt; kroazieraz: Luzic edo Rušta) Austriako hiribildu edo Statutarstadt bat da, Burgenland estatuan eta Neusiedl aintziraren ondoan. Hungariako mugatik oso gertu dago. Azken zentsuaren arabera 1.984 biztanle baino ez bazituen ere, herrialdeko hiribildurik txikiena da, Hungariak bere estatusa eman baitzion hiri independente gisa 1681ean. Statutarstadt gisa barruti bat da ere (Bezirk) eskubide propioz. Hiria ezaguna da bere ardoengatik, bereziki Beerenauslese, Eiswein eta Ruster Ausbruch.

Datu azkarrak Rust, Administrazioa ...
Remove ads

Historia

Herria Ceel izena zuen 1317an Karlos I.a Hungariakoak emandako agiri batean. Bere izena szil hungarierazko hitzetik (euskaraz: «zumar») eratorria, eta ondoren Rüster edo Rusten alemanera itzulia. Gaur egungo izen hungariarra ere alemaniar hitz beraren itzulpena da. Rusteko herritarrek 1470ean merkatu antolatzeko eskubidea jaso zuten, eta 1524an beren ardo upelen kortxoak "R" marka ospetsuarekin markatzeko pribilegioa. Herriak, azkenean, independentzia lortu zuen 1681eko Soprongo dietan, Leopoldo I.a enperadorearen aginduz.

1921ean, Burgenland eskualdearekin batera, Rust Hungariatik Austriako Errepublikara igaro zen.

Remove ads

Herri eta hiri senidetuak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads