Wikimediako zerrenda artikulua From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Arnas sindrome akutu larria (ASAL euskaraz, SARS ingelesez) koronabirus batek sortutako arnas-aparatuko gaixotasun larria da, 2002an Txinan agertu zena. Pneumonia mota bat da, SARS-CoV izeneko birusak eragindakoa, pertsonen artean kutsatzen dena [1].
Gaitz horren hilgarritasun tasa 2002-2003 urte bitarteko izurritean% 13 ingurukoa izan zen, baina% 50eraino iristen zen 65 urtetik gorakoengan [2]. Urte haietako kasu gehienak Txinan eta inguruko herrialdeetan agertu ziren. 2004tik gaur arte (2020) ez da kasu berririk agertu.
Remove ads
Gaitzaren sintomak eta diagnostikoa
Gaitzaren inkubazio epea 2-10 egunekoa zen. Sintoma nagusiak pneumoniarenak dira, eta horregatik zaila da sintomatologian oinarrituta gaitzaren diagnostiko zuzena egitea:
Paziente gehienek hobera jotzen dute 7 egunetik aurrera, beren immunitate-sistema birus patogenoari gailentzen zaionean. Baina gutxi batzuek narriadura jasan dezakete eta arnas distreseko sindromea pairatu, beren osasun egoera nabarmen okertzen duena.
Ohikoa da gaixoek aldaketa esanguratsuak izatea biriketan: toraxaren erradiografia baten bitartez antzematen dira.
Laborategiko froga zehatzek gaitzaren diagnostikoa baieztatzen dute. Biruspatogenoaren detekzioa proba zuzenen bidez (PCR, esaterako) egiten da, edo SRAS-CoVren aurkako antigorputzak antzematerakoan (ELISArekin, adibidez) gaixoaren odol laginetan.
Ez dago une honetan birus eragilearen aurkako botikarik edo txertorik, azken horren fabrikazioan ikerketa asko egin arren.
Remove ads
Mikrobio eragilea
SARS-CoV birusa birus berria da, 2002 baino lehen ezagutzen ez zena. Ordura arte ezagutzen ziren koronabirus gehienak ez ziren oso birulentoak, eta hotzeriak eta arnas-aparatuko gaitz arinak sortzen zituzten.
Oso litekeena da SARS-CoV birusa animalietan egotea, eta hortik gizakietara pasatzea espezie-jauzi bat gertatu zenean, 2002an. Zoonosi bat izan liteke ASAL, horrenbestez. Zientzialari talde batek Yunnango kobazulo bateko (Txinan) saguzarrak birusaren ostalari nagusiak zirela aurkitu zuten [3]. Zibetetan ere aurkitu da birus patogenoa.
2020ko urtarrilean, koronabirus berria agertu zen Txinan, SARS-CoVarekin antz handia zuena, saguzar eta beste animalia batzuetatik, antza, gizakietara ere pasatu zena. Koronabirus berri horri SARS-CoV-2 deitu zitzaion, eta honek ere pneumonia larria sortu ahal du, COVID-19 deritzona [4]