SWIFT

nazioarteko ordainketak egiteko sarea From Wikipedia, the free encyclopedia

SWIFT
Remove ads

Society for Worldwide Interbank Financial Telecommunication (SWIFT), ofizialki S.W.I.F.T. SC, belgikar kooperatiba da, nazioarteko ordainketak egiteko sistema bat kudeatzen duena. La Hulpen du egoitza, eta haren bitartez konektatzen dira mundu osoko 11.000 finantza erakunde. Egunero, bankuen arteko 40 milioi operazio inguru ziurtatzen dira SWIFT erabiliz: diru igorpenak, ordainketa berrespenak, dibisa trukeak, salerosketak... Banku sistemaren Whatsapp deitu izan diote. Errusiako Gobernuak Luhanskeko eta Donetskeko errepublika matxinoak ofizialki onartu zituen egunean bertan, Mendebaldeko enpresek 700 milioi euroren erosketak egin zituzten Errusian, hidrokarburoak, metalak, elikagaiak eta beste lehengaiak.[1] Horretarako banku bakoitzak ISO 9632 nazioarteko kode bat du.

Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...
Artikulu hau Ordainketa-bitartekoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Swift (argipena)».
Remove ads

Historia

Swift Bruselan sortu zen 1973an, Carl Reuterskiöld lehen zuzendari nagusiaren gidaritzapean[2] eta 239 bankuren babesarekin 15 herrialdetan. Finantza-transakzioetarako estandar komun bat ezartzen lagundu zuen, baita datu partekatuak prozesatzeko sistema bat eta mundu mailako telekomunikazio-sare bat ere. Funtsezko eragiketa-prozedurak, erantzukizunak definitzeko arauak eta abar 1975ean ezarri zituzten, eta lehen SWIFT mezua 1977an bidali zuten.

John N. Dalton Virginiako orduko gobernadoreak 1979an inauguratu zuen Estatu Batuetako lehen SWIFT Operazio Zentroa.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads