Sabadell
Kataluniako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sabadell (katalanez səβəˈðeʎ ahoskatua) Kataluniako hiria da, Vallès Occidental eskualdean eta Bartzelonako probintzian kokatua. Eskualdeko hiriburua da, Terrassarekin batera. Udalerriak 206.493 biztanle ditu (ikusi INE 2009ko datuak),
Remove ads
Geografia
Sabadell Bartzelonako ipar-ekialdean dago, hiriburutik 20,6 kilometrora, eskualdearen erdian, Ripoll ibaiaren ondoan. Iparraldean, Castellar del Vallès eta Sentmenat udalerriekin egiten du muga; ekialdean, Terrassa hiriarekin; mendebaldean, Polinyà eta Santa Perpètua de Mogodarekin; eta hegoaldean, Barberà del Vallès eta Cerdanyola del Vallèsekin.
Klima
Remove ads
Historia
Erromatarren garaiko Arrahona hiriari dagokio. Sabadell XII. mendeko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz; 1373. urtean, Aragoiko koroaren mendean zen. XVIII-XIX. mendeetan, oparotasun handia izan zuen ehungintzari esker, eta etorkin asko bertaratu ziren.[2]
Banaketa administratiboa
|
|
|
|
|
|
|
Demografia
| 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2009 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 23.375 | 28.263 | 37.074 | 44.417 | 48.403 | 58.519 | 105.339 | 158.311 | 186.123 | 189.404 | 183.788 | 206.493 |
Komunikabideak

Hiriak hamaika bus-linea urbano ditu. Zerbitzua eskaintzen duen enpresa Transport Urbans de Sabadell da, TUS izenaz ezaguna.
Hirien arteko hainbat ibilbide daude: Castellar-Sabadell-Barcelona, Castellar-Sabadell-Terrasa, etab.
Renfe aldirikoen linea batek, hirian hiru geltoki dituenak (Hegoaldea, Erdialdea eta Iparraldea), hiria eta Bartzelona hegoaldean lotzen ditu, baita Terrassa eta Manresa iparraldean ere. Tren askoko linea da. Era berean, Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya - FGCk ere beste linea bat badu, Metro del Vallès deiturikoa, hiria eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa lotzen dituena. Dena dela, defizit handia du Sabadellek Terrassarekin lotzeko FGC bidez, horretarako Sant Cugat del Vallesera joan behar baita lehenago, tren-aldaketa baten ondoren Terrassara joan ahal izateko.
Aireportu bat dago, Sabadelleko aireportua
Remove ads
Sabadelldar ezagunak
- Albert Pla (1966-), abeslaria.
- Kílian Jornet (1987-), mendi korrikalaria eta abenturazalea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

