Sabinar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sabinar
Remove ads

Sabinarrak[1][2] (latinez: Sabini; antzinako grezieraz: Σαβῖνοι) etruriar, latindar, ekuo, liguriar, samnitar, sabeliar eta herniarrekin batera, beste batzuen artean, erromatarren aurreko Italian bizi izan ziren herriak ziren. Euren jatorria ezin da ziur zehaztu, baina Lazioan historiaurretik bizi izan zirela uste da, eta, behin Erromatar Errepublika sortu ostean, erromatar kultura heure egin zutela eta Erromako hiritar izatera iritsi zirela. Erromaren sorreraren elezahar troiarrarekin lotzen dira.

Artikulu hau Antzinako Italiako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sabino (argipena)».
Datu azkarrak Mota, Periodo ...
Thumb
Lazio eskualdea K.a. V. mendean.
Thumb
Italia erdialdeko hizkuntzak eta dialektoak Erromatar hedatu aurretik.

Sabinarrak Lazioan, Erromatik gertuko muinoetan bizi zen herri abeltzain bat zen, Apenino mendien mendebaldean kokatu zirenak, Nera ibaiaren ekialdeko ibar guztia eta Velino ibaiaren bi ertzak hartuz, Tiber eta Aniene (Annio) ibaietaraino iritsiz hegoaldean.

Gaur egun, sabinarrak bizi izan ziren lurraldeari Sabina deitzen zaio. Erromatar garaian, idazle klasikoek "sabinarren lurraldea" bezala aipatzen dute (Sabinorum ager edo Sabinus ager latinez), Sabinia edo Sabina izena greziarrek eman zioten bitartean (Σαβινη).

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads