Sahelanthropus tchadensis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sahelanthropus tchadensis hominido-espezie iraungitua da, frantziar-txadtar talde batek Djurabeko basamortuan bere aztarnak aurkitu zituenak. Ezagutzen dugun espezimen bakarra, Toumaï ezizena duena, duela 6-7 milioi urtekoa da (Messiniar Aroa, Miozenoren amaiera).
2001eko uztailaren 19an Alain Beauvilainek zuzendutako taldeak Txadeko Toros Menalla eskualdean topatu zuen, 1995ean Australopithecus bahrelghazali topatu zuten lekutik hurbil. Bere hazpegiak zirela eta, adituek tximinoekin lotura ez zuela esan zuten. Bere generoan ere bakarra da. Hala ere, bipedalismoa garatua zuela ondorioztatu dute adituek[1].
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads