Salfit

From Wikipedia, the free encyclopedia

Salfitmap
Remove ads

Salfit (arabieraz: سلفيت, Salfīt) erdialdeko Zisjordaniako hiria da, izen bereko gobernazioko hiriburua dena. 2023an 12.426 biztanle zituen.[1] 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinar Aginte Nazionalak gobernatzen duen lurraldean dago. NBEk ilegaltzat duen Ariel kokalekua ondoan du.

Datu azkarrak Administrazioa, Izen ofiziala ...
Remove ads

Demografia

Palestinako Estatistika Bulego Zentralak 1997an egindako zentsuaren arabera, 7.101 biztanle zeuden Salfiten. Ia % 13 iheslari gisa erregistratu ziren[2]. % 50,6 gizonezkoak ziren eta % 49,4 emakumezkoak. Erdia baino gehiago 24 urtetik beherakoa zen, % 45 20 eta 65 urte bitartekoa eta % 4,1 65 urtetik gorakoa[3].

2007ko zentsuan biztanleria 8.796ra iritsi zen eta etxegune kopurua 1.840koa zen[4]. Biztanleriaren erdia gizonezkoak ziren eta erdia emakumezkoak. % 48.9 24 urtetik beherakoa zen, % 46,6 24 eta 65 urte bitartekoa eta % 4,1 65 urtetik gorakoa. 12 urtetik gorako biztanleen % 48 baino gehiago ezkonduta zeuden, % 3,6 alargunak eta % 1 baino gutxiago dibortziatuak[5].

2017ko zentsuaren arabera, biztanleria 10.911era iritsi zen[6].

Informazio gehiago Urtea, Biztanleria ...
Remove ads

Ekonomia

Salfit administrazio- eta merkataritza-gune garrantzitsua da inguruko dozenaka herri eta herrixkentzat. Salfiteko Gobernazioa Palestinako oliba-olio ekoizle handiena da, urtean 1.500 tona inguru ekoizten baititu.[17] Hirian eta inguruan ur-iturburu ugari daude, baina ez dira nahikoak hiriaren eskari gero eta handiagoari aurre egiteko.

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads