Sam Altman

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sam Altman
Remove ads

Sam Altman (Chicago, AEB, 1985) teknologiako ekintzaile, inbertsore eta programatzaile estatubatuarra da.[1] Adimen artifizialeko OpenAI enpresako burua da, eta zuzendu zuen hori baino lehenago Y Combinator Silicon Valleyko enpresa haztegi handia.[2][3] Altman konfundatzaile izan da beste proiektu batzuetan ere, hala nola Loopt (2005) eta Worldcoin (2020).

Datu azkarrak presidente-zuzendari nagusi, Bizitza ...
Remove ads

Biografia

Altman Saint Louis hirian hazi zen, familia judu batean. Zortzi urte zituela jaso zuen lehen ordenagailua.[4] Bigarren mailako ikasketak egin zituen John Burroughs Schoolen, eta informatika ikasi zuen Stanford Unibertsitatean, 2005ean ikasketak utzi zituen arte.[5] 2017an, Waterlooko Unibertsitateak honoris causa titulua eman zion.[6]

2005ean, 19 urte zituela, Altmanek Loopt sortu zuen, kokapen geografikoan oinarritutako sare sozial mugikor bat, aplikazio eran funtzionatzen zuena.[7][8] 2012ko martxoan, Loopt Green Dot Corporation-ek erosi zuen 43,4 milioi dolarren truke.[9]

Altman 2011n hasi zen Y Combinator-en lanaldi partzialeko bazkide gisa.[10] 2014ko otsailean, Y Combinator taldeko presidente izendatu zuen Paul Graham sortzaileetako batek.[11][12] 2014an pozik adierazi zuen Altmanek Y Combinatorren enpresen balorazioak 65.000 milioi dolar gainditu zituela, arrakasta kasuak aipatuz: Airbnb, Dropbox, Zenefits eta Stripe barne.[13]

Adimen artifizialeko OpenAI enpresan zentratu zen 2015etik aurrera.[14] Altman izan zen inbertsoreetako bat, eta beste ere batzuk izan ziren lehen une hartan, horien artean Elon Musk, Jessica Livingston, Peter Thiel, Amazon Web Services, Infosys eta Y Combinator bera.

2023an une labur batez OpenAItik apartatu zuen enpresako kontseilu exekutiboak, baina laster itzularazi zuten lanera.[15]

2025eko urtarrilaren, Donald Trump AEBetako presidentearen bigarren agintaldiko lehen egunean agertu zen Trumpen ondoan Etxe Zurian, adimen artifizialarentzako azpiegiturak sortzeko Stargate proiektuaren iragarpenean.[16] Ordurako mila milioi dolarreko aberastasuna (billioinaire izatea, AEBetako terminoetan) aitortzen zion jada Forbes aldizkariak.[17]


Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads