Sandro Pertini

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sandro Pertini
Remove ads

Alessandro Pertini, Sandro Pertini izenaz ezaguna (Stella, 1896ko urriaren 25a - Erroma, 1990eko otsailaren 24a) italiar politikaria izan zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen; Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen. Italiako Alderdi Sozialistako kide egin zen 1918an, baina erbestera jo behar izan zuen, 1926an faxisten aurkako ekimenetan parte hartzeagatik. Kartzela-zigorra eman zioten 1928an, eta aske geratu zenean (1943), Nenni politikariarekin batera, Italiako Alderdi Sozialista osatu zuen berriro. Lehen Mundu Gerran hiltzera kondenatu zuten alemaniarrek, Erroman, Florentzian eta Italiako iparraldean oste faxisten aurkako taldeen buruzagi izan zelako. Alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten 1945ean, eta Avanti aldizkariko zuzendaria izan zen 1945-1946 eta 1950-1952 urteetan. Legebiltzarreko kide izan zen 1946az geroztik, eta Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1978. urtean. 1985 arte izan zen lehendakari.

Datu azkarrak biziarteko senatari, 7. Italiako presidentea ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads