Santa Fe (Argentina)

Argentinako hiria, Santa Fe probintziako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia

Santa Fe (Argentina)
Remove ads

Santa Fe Argentinako ipar-ekialdeko hiria eta ibai portua da, izen bereko probintziaren hiriburua, nahiz eta probintzia horretako hiririk populatuena Rosario den. Paraná eta Salado del Norte ibaien bilgunean dago. 268 km²ko eremua du eta 2010ean 391.231 biztanle zituen[1]. Unibertsitatea du. Hiri modernoa da, hiribide eta parke zabalez hornitua.

Artikulu hau Argentinako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Fe (argipena)».
Datu azkarrak Santa FeSanta Fe de la Vera Cruz, Administrazioa ...
Remove ads

Historia

Juan Garai bizkaitar konkistatzaileak sortu zuen hiria 1573ko azaroaren 15ean, eta Santa Fe de la Vera Cruz izena eman zion. 1660. urtean, egungo lekura aldatu zuten hiria.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Santa Fe), Hila ...
Remove ads

Ekonomia

Probintziako administraziogune eta kulturagune nagusia da, eta merkataritza asko bideratzen da halaber Paraná eta Salado del Norte ibaietan zehar. Industria (janari industria, ehungintza, kimika industria, tresneria mekanikoa) ez dago oso garatua.

Ondasun nabarmenak

Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Santa Fe katedrala (1685), San Frantzisko eliza eta komentua (1680), Ama Birjina Mesedetakoaren eliza (1660-1754) eta XVIII. mendeko jauregiak.

Pertsona ezagunak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads