Sara Codina Alsina
emakume autista eta pertsona autiesten eskubideen aldeko ekintzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sara Codina Alsina (Bartzelona, 1979ko apirilaren 10a) autista eta pertsona autiesten eskubideen aldeko ekintzailea da.
Remove ads
Bizitza
Bartzelonan jaio zen 1979an[1]. Joan Llongueres musika-eskola zuzentzen du[2].
Hogeita hamar urte baino gehiagotan, diagnostiko okerrak eman zizkioten: antsietate-nahasmendua, depresioa, soziofobia, agorafobia edo arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua[3]. 41 urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten[1]. Ez du autismoa gaixotasuntzat hartzen, funtzionatzeko modu ezberdintzat baizik[2].
Mujer y Autista bloga zuzentzen du, non estigmak ezabatzeko, mitoak hausteko eta beste pertsona autistei laguntzeko asmoz bere esperientziaz hitz egiten du. Autismo Invisible en Primera Persona jardunaldiak antolatzen ditu[2][4].
Leuzemian aurkako Josep Carreras Fundazioarekin kolaboratu du[5].
2023ko otsailaren 15ean lehen liburua argitaratu zuen, Neurodivina y punto[6].
Seme bikiak ditu[2].
Remove ads
Lanak
- Codina, Sara. (2023). Neurodivina y punto. 40 años siendo autista y yo sin saberlo. Lunwerg Editores. ISBN 9788419466396[6].
- Codina, Sara. (2025). Lucía y el infinito. Lunwerg Editores. ISBN 9788410378384[7].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
