Sarah Chalke

aktore kanadarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Sarah Chalke
Remove ads

Sarah Chalke (Ottawa, 1976ko abuztuaren 27a) Kanadako aktorea da. Scrubs telesailean Elliot Reid medikuaren rola betetzeagatik egin zen ezagun. Aurrez Roseanne telesailean Becky Conner pertsonaiaren papera egin zuen bigarren aktorea zan zen..

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Ottawa hiriburuan jaio bazen ere Vancouver metropoliko Nrth Vancouver hirian hazi zen. Ama alemaniarra du eta astean bitan alemanierazko klasek jastzen zituen, horrela beraz ingelesez, alemanez eta frantsesez hitzegiten du.

12 urte zituela Kanadako haurrentzako KidZone programan erreportari lanak egin zituen[1]. Aurreneko lan garrantzitsua Roseanne telesailean izan zuen, Becky Conner pertsonaiaren rola hartu baitzuen Lecy Goransonek telesaila utzi zuenean[1]. Bost denboraldi egin zituen bertan. Roseanne telesailean ari zen bitartean Kanadako telefilm askotan agertu zen.

2001ean Scrubs telesailean protagonista papera eskuratu zuen[2] eta Elliot Reid medikuaren paperean 9 denboraldi egin zituen. 2008an How I Met Your Mother telesailean Stella Zinman izan zen eta bi denboralditan ohiko aktorea izan zen. Ted protagonistaren neskalagunaren papera bete zuen[1]. 2009an Prep & Landing telefilmean ahotsa ezarri zuen eta ordutik hainbat marrazki bizidunetan jarri izan du ahotsa.

2017an Roseanne telesailaren itzulera iragarri zen eta zortzi atal ere grabatu ziren[3], baina telesaila bertan behera utzi zen Roseanne Barrek egindako komentario arrazista batzuen aurkako protesten eraginez[4]. Honen ondoren The Conners telesaila atera zen eta Sarah Chalkek atal bakarrean hartu zuen parte[5].

Remove ads

Bizitza pertsonala

Jamie Afifi abokatuarekin ezkonduta dago eta semea eta alaba ditu. Semeak Kawasaki gaixotasuna du[6].

Aktibismoa

Srah Chalkeren izeba eta amona bularreko minbiziak jota hil ziren eta ordutik minbiziaren garaizko detekzioaren aldeko kanpainak burutu ditu. Esate baterako Susan G. Komen Passionately Pink for the Cure elkartearen enbaxadore bihurtu zen 2009an[1].

Audrey Hepburn Children's Foundation elkarteko enbaxadorea ere bada[1]. Bestalde sexu berekoen ezkontzen aurkako National Organization for Marriage elkartearen iragarkia salatzeko parodiazko bideo bat ere egin zuen.

Filmografia

Filmeak

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Filma ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads