Sean Baker
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sean Baker (Summit, New Jersey, 1971ko otsailaren 26a) Ameriketako Estatu Batuetako zinemagilea da. Film independenteen zuzendari, gidoilari, muntatzaile eta ekoizlea da. Baztertutako pertsonen bizitzak dira batik bat bere filmeen gaia, batez ere etorkinenak eta sexu-langileenak.[1] Zuzendari gisa debuta Four Letter Words (2000) filmarekin egin zuen eta Greg the Bunny telebistako pertsonaia sortu zuen. Ordutik, Bakerrek zazpi film luze zuzendu ditu: Take Out (2004), Prince of Broadway (2008), Starlet (2012), Tangerine (2015), The Florida Project (2017), Red Rocket (2021), eta Anora (2024).
Bakerrek hainbat laudorio jaso ditu. Anora filmagatik, Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma jaso zuen, eta 97. Oscar Sarietan lau sari irabazi zituen: Film Onena, Zuzendari Onena, Jatorrizko Gidoi Onena eta Muntatze Onena. Edizio berean film beragatik lau Oscar irabazi dituen lehen pertsona da.
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
