Showrunner
Telesail edo telebista-saio baten eguneroko kudeaketaren arduraduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Showrunner bat, batzuetan telesail zuzendaria [1] edo idazle-ekoizle gisa ere definitua telebistaren munduan saio edo telesail baten eguneroko jarraipenaz arduratzen den pertsona da, ohikoan saioaren iturburu edo lehen ideiatik abiatuta.

Hitza Variety aldizkarian agertu zen 1992an, baina zabaldu da beste hizkuntza batzuetara, euskarara ere bai. [2] [3] [4]
Remove ads
Lanbidearen egitekoak
Showrunner baten helburua da, besteak beste, ardura izatea programaren alderdi orokorren arteko koherentziari eusteko. Zineman ez bezala, non zuzendariak pelikularen ekoizpenaren alderdi guztien arduradunak izan ohi diren, showrunneraren lana zuzendariarena baino lehenagokoa da [5] . Oro har, showrunnerra programaren gidoilari, zuzendari edo sortzaileetako bat da [6] . Askotan ekoizle exekutibo edo antzeko ekoizle titulu batekin agertu ohi da kredituetan. Film baten autoretza nagusia oro har zuzendariari aitortu ohi zaion bezala, telesail batean XXI. mendean showrunnerra da autoretzaren subjektua. Esate baterako, Euskal Herrian egiten den Seriesland telesailen jaialdia, sari nagusia showrunner onenari eskaini ohi zaio.[3]
Kritikari batzuen arabera, nabarmena da showrunnerren eragina telebistako fikzioaren XXI. mendeko gorakadan [7] .
Remove ads
Adibide ospetsuak
- J. J. Abrams, showrrunnerra saio hauetan: Alias, Lost, Fringe, Person of Interest ;
- Alan Ball: Six Feet Under, True Blood eta Here and Now
- David Benioff eta D.B. Weiss: Game Of Thrones
- Charlie Brooker: Black Mirror
- David Chase:The Sopranos ;
- Jon Favreau: The Mandalorian, The Book of Boba Fett
- Dave Filoni: Star Wars: The Clone Wars, Star Wars Rebels
- David Fincher: House of Cards
- Vince Gilligan: Breaking Bad eta Better Call Saul ;
- Noah Hawley: Bones eta Fargo[8]
- Fanny Herrero: Dix pour cent
- Michael Hirst: The Tudors eta Vikings
- Mindy Kaling: The Office, The Mindy Projet et The Morning Show
- Bill Lawrence: Scrubs, Spin City, Ted Lasso eta Shrinking
- Damon Lindelof: The Leftovers eta Watchmen
- Issa López: True Detective: Night Country[9]
- David Lynch: Twin Peaks ;
- Carol Mendelsohn: CSI: Crime Scene Investigation
- Steven Moffat: Doctor Who eta Sherlock
- Jonathan Nolan: Person of Interest eta Westworld
- Shonda Rhimes: Grey's Anatomy, How to Get Away with Murder eta Bridgerton
- David Simon: The Corner, The Wire, The Deuce.
- Aaron Sorkin: Studio 60 on the Sunset Strip, Sports Night eta The West Wing
- Phoebe Waller-Bridge: Fleabag eta Killing Eve
- Matthew Weiner: Mad Men
- Terrence Winter: The Sopranos, Boardwalk Empire eta Vinyl
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
