Sikkim

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sikkimmap
Remove ads

Sikkim (nepaleraz: सिक्किम) Indiako ipar-ekialdeko estatu itsasgabea da.

Datu azkarrak Administrazioa, ISO 3166-2 ...
Remove ads

Geografia

Himalaian kokatuta, mugakideok[1] ditu: mendebaldean, Nepal; iparraldean eta ekialdean, Tibet; ekialdean, Bhutan; eta, hegoaldean, Mendebaldeko Bengala.

Kangchenjunga, munduko hirugarren mendirik altuena, estatuaren ipar-mendebaldeko zatian eta Nepaleko mugan dagoena, ia Sikkimgo leku guztietatik ikus daiteke[1].

Izena

Sikkim hitza limbuzko su ("berria") eta khyim ("jauregia") berben arteko lotura da, Phuntsog Namgyal eskualdeko lehendabiziko erregeak jauregia eraiki zuelako. Tibeteraz Denjong du izena, "arroz-harana" esan nahi duena[2]; leptxaz, Nye-mae-el ("paradisua") eta bhutiaz, Beymul Demazong ("arroz-harana ezkutua") da[3].

Banaketa administratiboa

Sikkimek lau barruti ditu: Ekialdeko Sikkim, Mendebaldeko Sikkim, Iparraldeko Sikkim eta Hegoaldeko Sikkim: haietako hiriburuak Gangtok, Geyzing, Mangan eta Namchi dira, hurrenez hurren.

Hizkuntzak

Nepalera Sikkimgo lingua franca da, herritar gehienak nepaldarrak direlako. Ingelesa eta hindia ere oso zabalduta daude. Bhutia, dzongkha, groma, gurunga, leptxa, limbua, magarra, majhia, majhwarra, newaria, raia, sikkimera, xerpera, sunuwarra, tamanga, thulunga, tibetera eta yakha Sikkimgo beste hizkuntzak dira.[4]

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads