Silizio dioxido

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Silizio dioxido
Remove ads

Silizio dioxidoa edo silizea (SiO2) silizio eta oxigenoz osatutako konposatu bat da. Kuartzoaren eta silikato guztien oinarrizko konposatua da eta beraz mineral gehienena. Harearen konposatu nagusia izanda porlana, beira eta keramika egiteko erabiltzen da.

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...
Remove ads

Barne egitura

Kuartzoa silikato bat da, eta tektosilikato taldearen barruan kokatzen da. Kuartzoak 9 polimorfo ditu[1]: kuartzo baxua (α), kuartzo altua (β), tridimita baxua (α), tridimita altua (β), kristobalita baxua (α), kristobalita altua (β), koesita baxua (α), koesita altua (β) eta esitshovita.

Polimorfo hauek guztiak elektrikoki neutroak dira eta hiru kategoria estrukturaletan sailkatzen dira:

  • α QTZ-a (kuartzo baxua): Simetria gutxiko egitura du. Sare trinkoa dauka.
  • α Tridimita: α QTZ-ak baino simetria gehiago dauka eta sare irekiagoa.
  • α Kristobalita: Simetria handiena duen kategoria; sarea ere irekiena duena da.
Thumb
α kuartzoaren egitura
Thumb
β kuartzoaren egitura

α-tik β-ra pasatzeko, mineralek energia xurgatu behar dute, eta alderantziz; β-tik α-ra pasatzeko energia kopuru konstantean askatu behar dute. Ondorioz, α-tik β-rako aldaketa tenperatura igoera batekin batera ematen da eta β-tik α-rakoa, berriz, tenperatura jeitsiera batekin batera. Aipagarria da tenperatura baxuko formek simetria gutxiago dutela altukoek baino: adb, α tridimitak simetria gutxiago dauka β tridimitak baino.

Mineralaren izena mantentzen denean (adb., kuartzo baxua izatetik kuartzo altua izatera pasatzen denean), desplazamendu polimorfismoa egon dela esaten da. Hau da, atomoen arteko loturak apurtu beharrean, tetraedroak lekuz aldatu dira energia gutxi erabiliz. Alderantzizkoa gertatzen da mineralen izena aldatu dadin (adb., kuartzo altua izatetik tridimita baxua izatera pasatzen delarik). Kasu honetan, loturak apurtu egin dira berriak sortuz, eta honetarako energia handia behar izaten da.

Azpimarratu daiteke koesita eta estishovita dentsitate altuko polimorfoak direla, baita tenperatura handian daudenean ere.

Remove ads

Non eta zer mineralekin aurkitu dezakegun

Kuartzoa hiru arroka motetan aurkitzen da: arroka metamorfikoetan (gneissetan, eskistoetan), arroka sedimentarioetan (hareharrietan, konglomeratuetan) eta arroka igneoetan (pegmatita, granito zein granodioritatan).

Feldespato potasikoarekin, plagioklasekin, biotitarekin, moskovitarekin, kloritarekin, granatearekin, epidotarekin, anfibolarekin, lepidolitarekin, piritarekin edota kaltzitarekin batera ager daiteke, besteak beste.

Remove ads

Identifikazioa

Hauek dira kuartzoa identifikatzeko erabiltzen diren irizpideak:

Mineralogian

  • Gogortasuna 7-koa du, eta beraz, beira marratzen du.
  • Zuria edo kolorgea da gehienetan (arrosa ere izan liteke).
  • Ez du exfoliaziorik, masa irregular baten gisan aurkezten zaigu.

Mineralogia optikoan

Mikroskopiotik begiratu ezkero[2][3]:

  • PPL-n:
    • Kolorgea
    • Xenomorfoa
    • Exfoliazio gabea
    • Alteraziorik gabea
    • Erliebe baxukoa
    • Itzaltze zuzenduna
    • Uhin-itzaltzea
    • 1go ordeneko zuri, gris, horixka interferentzia koloreak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Ikus, gainera

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads