Simone Campos
idazle eta itzultzaile brasildarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Simone Campos (Rio de Janeiro, 1983ko otsailaren 20a) brasildar idazle eta itzultzailea da.
Bizitza
17 urterekin debutatu zuen literaturan, No Shopping (2000) liburuarekin.[1] Rio de Janeiroko Unibertsitate Federalean (UFRJ) Kazetaritza eta Argitalpengintza ikasi ditu, eta Literatur Teorian masterra eta doktoretza egin ditu Rio de Janeiro Estatuko Unibertsitatean (UERJ).
2006an bigarren liburua kaleratu zuen, A feia noite izenekoa, eta 2007an hirugarrena, Penados y Rebeldes, zientzia fikziozko eleberri digitala, Filipa Borg izengoitia erabiliz.[2]
Urte berean, Petrobras dirulaguntza jaso zuen, eta harekin Amostragem complexa ipuin bilduma idatzi zuen, 2009an argitaratua. Urte berean, Heloísa Teixeira literatura kritikariak Enter antologia digitala osatzeko hautatu zuen.
2013an, OWNED - Um novo Jogador liburu-jokoa argitaratu zuen, online eta paperean, Petrobras dirulaguntzak finantzatuta baita ere.[3][4]
Beste hainbat eleberri ere argitaratu ditu: A vez de morrer (2014)[1], Nada vai acontecer com você (2021)[5] eta Mulher de pouca fé (2025).[6]
Paula Hawkinsen The Girl on the Train[7], Margaret Atwooden The Testaments[8] eta Mark Frosten The Secret History of Twin Peaks (azken liburu hau Stephanie Fernandesekin elkarlanean)[9] itzuli ditu portugesera.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
