Sinonimo (taxonomia)

taxon berari aplikatzen zaizkion bi izen edo gehiagotatik bat From Wikipedia, the free encyclopedia

Sinonimo (taxonomia)
Remove ads

Nomenklatura binomialean, sinonimoak taxon bat bera aipatzeko erabiltzen diren izenak dira. Adibidez, Lineok lehendabizikoz izei gorriari izen taxonomikoa ezarri zionean, Pinus abies izena erabili zuen eta, egun, adituek jada ez dute izen hori erabiltzen, baizik eta Picea abies; beraz, izen biak sinonimoak dira.

Thumb
Latinezko Caudata eta antzinako grezierazko Urodela hitzek "isatsdun" esan nahi dute eta biak izen zientifikoetarako erabili dute arrabio espezie ezberdinak izendatzeko (igelek isatsik ez dutelako). Beraz, sinonimoak dira.

Beste arloetako sinonimoak ez bezala, taxonomian sinonimoak ez dira trukagarriak, estatus ezberdina dutelako.[1] Taxon bat generoz aldatzen denean edo genero biak batzean sortzen dira.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads