Skype
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Skype (orokorrean /skáɪp/ ahoskatua; jatorrizko estonieraz, /∫ýpe/), Internet bidez deiak egitea ahalbidetzen zuen softwarea zen, 2025eko maitzetik Teamsek ozdezkatua. Aplikazio horrek bat-bateko mezuak, bideokonferentziak edota fitxategiak trukatzeko aukera ere ematen zuen. Ahti Heinla, Priit Kasesalu eta Jaan Tallinn estoniarrek 2003an sortu zuten zerbitzua. Bere garaian, Kazaa software aplikazioa ere bultzatu zuten. Halere, Skype Group delako taldeak suediar eta daniar sustraiak ere zituen, Niklas Zennström eta Janus Friis enpresariek ere parte hartu zutelako. Enpresaren egoitza nagusia Luxenburgon zegoen arren, bulego gehiago zituen Londres, Stockholm, Tallinn, Tartu, Praga eta San Jose (Kalifornia) hirietan.
Zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat zen erabiltzaileek doan egin zezaketela berba euren artean, betiere, Skype aplikazioaren bidez. Bestalde, YY SkypeOut izeneko ezaugarria ere bazuen eta telefono finkoetara zein mugikorretara deitzea ahalbidetzen zuen, ordainduz gero: prezioa desberdina zen, herrialdearen arabera. SkypeIn aukerarekin, ordea, posible zen telefono batetik ordenagailu batera dei egitea. Aplikazioak eskaintzen zituen aukeren artean doako ahots-mezuak lagatzea zegoen.
Skyperen erabilera oso parekoa zen Windows Live Messenger edota Yahoo! Messenger bezalako bat-bateko mezularitza zerbitzuekin alderatuta.
2005ean, eBay etxeak enpresa erosi zuen, 2.600 milioi dolarren truke.
Remove ads
Deskribapen orokorra
Skype zuen edozein erabiltzailerekin testu bidez, ahots edo bideo-txat bidez komunika zitekeen, doan eta edonondik. Horrez gain, kostu baxuko deiak egin zitezkeen, bai mugikorretara, bai ordenagailuetara.
Sistema eragileak
- Windows 7, Windows XP, Windows Vista, Windows Mobile
- Mac OS X
- iPhone OS
- GNU/Linux banaketak
- Play Station Portable
Kanpo estekak
- Web orri ofiziala (Ingelesez)
- Web orri ofiziala (Gaztelaniaz)
- Web orri ofiziala (Frantsesez)
- Skype-rentzako euskarazko fitxa
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads