Sol Invictus

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sol Invictus
Remove ads

Sol Invictus edo Sol[1] (latinez: Sol Invictus; eusk. 'garaitu gabeko eguzki') Erromatarren eguzki-jainkoa izan zen. Sol Invictusen jaiotza (Dies Natalis Solis Invictus) ilunpeari gailentzen zitzaion eguzki berri bat jaiotza adierazten zuen eta neguko solstizioaren amaieratik aurrera (abenduak 21) egunak luzeagoak bihurtuko zirela ospatzen zen. Jaialdi hau abenduaren 22tik 25era ospatzen zen.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Artikulu hau erromatar jainkoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sol».

274. urtean Aureliano enperadoreak ofizial bihurtu zuen Sol Invictusen gurtza, beste erromatar tradizioekin batera[2]. Aurelianoren ondorengo enperadoreek asko lagundu zioten jainko honi, eta Konstantino I.a iritsi arte egindako txanponetan agertu zen. Gero, Julianok Helios jainko bakartzat joko zuen, eta gainerako jainkoak jainko bakar horren adierazpen soiltzat. Enperadore honen denboran eguzkiaren erlijioa inperio barruko erlijio ofizial bihurtu zen.

XII. mendeko testu baten arabera,[3] solstizio inguruan erromatarrek Dies Natalis Solis Invicti (garaitu gabeko eguzkiaren jaiotza) izeneko jaialdia ospatzen zuten eta kristauek data hori aukeratu zuten Gabonetarako.[4] Hala ere, egungo adituek ez dute teoria guztiz onartu.[5]

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads