Solna

From Wikipedia, the free encyclopedia

Solnamap
Remove ads

Solna Suediako hiri bat da eta Stockholmgo konderriko hirugarren hiria da. 2015eko erroldaren arabera 76.158 biztanle ditu.

Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...
Remove ads

Geografia

Stockholmen iparraldean kokaturik dago, hiriburuko Norrmalm eta Bromma barrutiez inguratuta. Azalerari dagokionez Suedia guztiko azalera txikiena duen hirugarrena da. Stockholmen suburbioa da erabat.

Haga parke ezaguna dauka eta bertan XVII eta XVIII mendetako hainbat jauregi daude. Haga, Ulriksdal eta Gustavo III.aren pabiloia.

Banaketa administratiboa

Bi parrokiak osatzen dute udalerria, Solna berak eta Råsundak. Era berean funtzio administratiborik ez duten zortzi auzotan banatzen da: Bergshamra, Haga, Hagalund, Huvudsta, Järva, Råsunda, Skytteholm eta Ulriksdal.

Kirolak

Suediako talderik onenetakoa den AIK Fotboll taldea bertakoa da eta AIK Solna izenaz ere ezagutzen da. Suediako 11 Liga eta 8 Kopa eskuratu ditu. Stockholm inguruko taldea izanik Djurgårdens IF-rekin lehia estua izaten du. Bere Friends Arena estadioan Suediako selekzio nazionalak ere jokatzen du.

Iruditegia

Hiri senidetuak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads