Sonya Walger
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sonya Walger (Hampstead, Londres, 1974ko ekainaren 6a) Ingalaterrako aktorea da, Lost telesailean Penny Widmore-ren papera betetzeagatik ezagun egin dena.
Remove ads
Biografia
Aita argentinarra[1] eta ama ingelesa ditu eta ingelesa eta gaztelera ama hizkuntzak ditu[2]. Frantsesez ere ongi mintzo da.
Telebista britainiarrean hasi zen aktore lanetan. 1999an Goodnight Sweetheart eta The Vice telesailetan agertu zen.
2001ean Estatu Batuetara joan zen eta The Mind of the Married Man telesailean ohiko aktorea izan zen, 20 ataletan agertu baitzen. Bi denboraldi osatu ondoren telesaila bertan behera gelditu zen. 2004an The Librarian: Quest for the Spear telefilmeko protagonista taldekoa izan zen eta Saturn Awards sarietarako izendapena jaso zuen[3]. Ondoren CSI: NY telesailean 10 ataletan agertu zen[4]. 2006 eta 2010 artean Lost telesailean Penny Widmore izan zen[5] eta berriz ere Saturn Awards sarietarako izendatua izan zen[6]. Lost telesailean ari zen bitartean beste hainbat telesailetan ere agertu izan zen, Terminator: The Sarah Connor Chronicles telesailean esate baterako.
Hurrengo urteetan hainbat telesail, telefilme eta film luzetan agertu da, aipagarriena The Factory, 2012ko filmea[7].
Remove ads
Bizitza pertsonala
Davey Holmes ekoizlearekin ezkondu zen 2009an. Bi semealaba ditu, Billie Rosie 2013an jaioa[8] eta Jake 2015ekoa. 2013. urtean naziotasun estatubatuarra eskuratu zuen[9].
Filmografia
Filmeak
Telesailak
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
