Sortalde (Ekialde Hurbila)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sortaldea (arabieraz: بلاد الشام, Bilād ash-Shām edo المشرق العربي, al-Mashrīq al-'Arabiyy) "Anatolia eta Egipto arteko ekialdeko Mediterraneoko kostaldea" izendatzeko erabiltzen duten termino geografiko eta kulturala da.[1] Sortaldeak egungo Libano, Siria, Jordania, Palestina, Israel, Zipre, Turkiako Hatay probintzia, ipar-mendebaldeko Irakeko zenbait eskualde eta Sinai ditu bere barnean. Gaur egun historiografian, kazetaritzan eta diplomatika, "Levante/Levant" (Sortaldea) hitza erabiltzen denean, leku zehatz horri buruz ari dira.

"Mendebaldeko Asia, ekialdeko Mediterraneoa eta iparraldeko Afrikaren bidegurutzea" izan da.[2]. Eskualdea terminoa baino handiagoak diren Mashriq, Ilgora Emankorra, Mesopotamia, Ekialde Hurbila (edo ingeles hiztunen Ekialde Ertaina) eskualdeen barnean egon izan da.
Garai batean, Turkia bera, Irak osoa eta Egipto osoa ere barne hartzen ziren kontzeptuaren barruan. Kontzeptuaren hedapen geografikoa aldatu egin dira denboran eta erabiltzailearen arabera.
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads