Space Needle

From Wikipedia, the free encyclopedia

Space Needlemap
Remove ads

Space Needle (euskaraz "Orratz Espaziala") Estatu Batuetako Washington estatuko Seattle hirian dagoen dorre bat da. Hiri horretako eta eskualdeko ikurra da.

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Remove ads

Historia

1961ko apirilaren 17an hasi, 1961ko abenduaren 8an amaitu eta 1962ko apirilaren 21ean ireki zuten. Eraikina Edward E. Carlson arkitektoak proiektatu zuen, betiere Alemaniako Fernsehturm Stuttgart dorrea oinarritzat hartuta.

Eraikina

184 metroko garaiera, 5.858 tonako pisua eta grabitate zentrua lurretik metro eskasera ezarria du. Goialdera iristeko, igogailu azkarra hartzea beharrezkoa da. Segundo gutxi batzuen buruan, goraino iristen da: hango jatetxe birakorretik, hiriaren ikuspegi zoragarri batez goza daiteke.

Dorrea 320 km/h-ko haize putzadak jasateko diseinatuta dago, bai eta Richter eskalako 9,5 graduko lurrikarak ere.

Remove ads

Iruditegia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads