Seattle
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Seattle AEBetako ipar-mendebaldeko hiria da, Washingtongo estatuko handiena, bertako hiriburua Olympia den arren.
2009an 602.000 biztanle zituen, eta metropolitar barruti osoak, 3.344.813 inguru.
Remove ads
Historia
Amerindiarrek Seattleko eremuan gutxienez 4.000 urte daramatzate, baina Europako lehen finkatzeak ez ziren XIX. mendearen erdialdera arte iritsi. Lehen kolono zuri finkoak 1851ko azaroaren 13an iritsi ziren: Arthur A. Denny eta geroago Dennyren Alderdia izenaz ezagutu zirenak izan ziren.
1853an, Doc Maynardek finkapenari "Seattle" izena ematea proposatu zuen, tokiko bi triburen buruzagiaren izena, alegia. 1869tik 1982ra, Seattle Queen City ("Erregina hiri", euskaraz) izenaz ezagutu zen. «Emerald City» ("Esmeralda hiria") ezizen ofizial eta egungoa da, 1980ko hamarkadako hasieran gin zen lehiaketa baten ondorioz hautatu zen, eta inguruko baso ugari berdeei egiten die erreferentzia. Gateway to Alaska ("Alaskarako atea"), Rain City ("Euri hiria") eta Jet City izenez ere ezaguna da, Boeing multinazionalaren eragina dela eta.
XX. mendeko azken urteetan, inguruko beste bi enpresa handi Microsoft eta Amazon ziren; azken horrek XXI. mendean are hazkunde handiagoa izan du.
Remove ads
Klima
Remove ads
Musika
- Grunge musika estiloa hiri horretan sortu eta garatu zen: talde garrantzitsuenak Nirvana, Pearl Jam, Soundgarden edo Alice in Chains izan ziren.
Eraikinak
Kirolak
- Seattle Supersonics, saskibaloi taldea (NBA).
Elkarteak
- Seattleko Euskal etxea.
Seattletar ezagunak
- Jimmy Hendrix (1942-1970), musikaria.
- Paul Allen, (1953-), enpresaburua.
- Bill Gates (1955-), informatikaria eta milioiduna.
Herri eta hiri senidetuak
Seattle ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

