Saint-Moritz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Saint-Moritz[1] (alemanez: St. Moritz edo Sankt Moritz; frantsesez: Saint-Moritz; erretorromanieraz: San Murezzan; italieraz: San Maurizio), Suitzako komuna edo udalerria da. Grisonia kantonamenduan dago, Maloja barrutian, Engadin ibarrean. 2011n, 5.029 biztanle zeuden.
Inguruan eski-estazio ospetsuak daudenez, turismo-gune garrantzitsua da. Besteak beste, 1928ko Neguko Olinpiar Jokoak, 1948ko Neguko Olinpiar Jokoak eta 2003ko Munduko Eski Alpetar Txapelketa egin ziren han.
Remove ads
Geografia
Engandin Garaiko eskualdean dago, Eno ibaiaren ertzean. Udalerrian hainbat herri daude: St. Moritz-Dorf, St. Moritz-Bad, Suvretta eta Champfer (azken horren zati bat Silvaplana udalerrikoa da).
Mugakideok ditu: iparraldera, Samedan eta Celerina/Schlarigna udalerriak; hego-ekialdera, Samedan udalerriko beste zati bat; hegoaldera eta hego-mendebaldera, Silvaplana udalerria; eta ipar-mendebaldera, Bever.
Eski-estazioa bitan banatuta dago: St. Moritz-Dorf inguruan herrigunea dago, eta St. Moritz-Bad Eno ibaia Saint-Moritz aintzirara heltzen den lekuan dago: alderdi modernoena da, hotel berrienak eta bainuetxeak dauzkana.
Remove ads
Klima
Remove ads
Senidetutako hiriak
San Carlos de Bariloche (Argentina)
Kutchan (Japonia)
Vail (Ameriketako Estatu Batuak)
Zikhron Ya'aqov (Israel)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

