Engadin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Engadin edo Engiadina (erretorromanieraz: Engiadina, alemanez: Engadin, italieraz: Engadina, frantsesez: Engadine; eusk: Inn herriaren harana)) Grisonia kantonamenduan (Suitza) dagoen ibarra da, Inneko barrutian kokatutakoa.
Izenak "Inn ibaiaren lorategia" esan nahi du, harana Inn ibaiak zeharkatzen baitu.
St. Moritz/San Murezzan udalerri ezaguna barne hartzen du.
Halaber, Piz Bernina mendia ingurune honetan dago.
Remove ads
Udalerriak
Maloja • Sils/Segl • Silvaplana • Champfèr • Saint-Moritz • Celerina/Schlarigna • Pontresina • Samedan • Bever • La Punt • Chamues-ch • Madulain • Zuoz • S-chanf • Zernez • Susch • Lavin • Guarda • Ardez • Tarasp-Vulpera • Ftan • Scuol • Sent • Ramosch • Tschlin • Martina.
Engiadina Garaia
Oberengadin edo Engiadina Garaia Malojatik Zernezera hedatzen da.
Laku hauek hartzen ditu barne: Lej da Segl (Sils), Lej da Silvaplauna eta Lej da San Murezzan (St. Moritz).
Hizkuntzari dagokionez, alemaniera eta erretorromanierazko hiztunen arteko proportzioa nahikoa orekatuta dago, St. Moritz udalerri turistikoen modukoetan lehenengoak nagusi badira ere. Erromantxerazko jatorrizko dialektoa Puter izenekoa da.
Remove ads
Engiadina Beherea
Unterengadin edo Engiadina Beherea Zernezetik Tirolera (Austria) zabaltzen da.
Erromantxera hizkuntza nagusia da eskualde honetan gaur egun ere, Vallader izenekoa bertako dialektoa izanda.
Kanpo estekak
- (Alemanez)(Ingelesez)(Frantsesez) Engiadina Garaiko kultura artxiboa
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

