Steve Kerr
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Stephen Douglas “Steve” Kerr (Beirut, Libano, 1965-eko irailaren 27-an) EEBB -etako saskibaloi jokalari ohia da eta egungo entrenatzailea Golden State Warriors-en, NBA-n. 1,91 metroko altueragaz jokatzen eban base/eskolta-z. Jokalari moduan, 5 biderrez izan zan NBA-n, bi talde ezbardinetan (Chicago Bulls, eta San Antonio Spurs)-en, eta entrenatzaile moduan 4 aldiz izan da txapelduna Golden State Warrios-ekin. Gaur egun, NBA-ren historiako hiru puntuko jaurtitzaile hoberena izaten jarraitzen du. Frank Saul, Patrick McCaw, Danny Green eta Steve Kerr-ek bi txapelketa jarraian, bi talde ezbardinetan irabazten NBA-ren historiako jokalari bakarrak izan dira. 2021-eko abenduan, team USA-ko aukeratzailea aukeratua izan da 2024-raino.[1]
Remove ads
Kirol Ibilbidea
Unibertsitatea

Bere ibilbide unibertsitarioa hasi eban 1984. urtean, Arizona-ko Unibertsitatean, eta 1986. urtean, EEBB-etako saskibalio selekzioan aukeratua izan zan. Espainiako saskibaloiko Mundialean jolastuko eban urte horretan, non urrezko domina irabaztea lortu eben, Sobietar Batasunaren kontra irabazita txapelketaren finalean.
1988. urtean, Kerr, bere unibertsitatearekin ligako Final Four-era iritsi zan. Bere ikasketak bukatu ebazan 11,2 puntuko eta 3,4 erreboteko portzentaiarekin.
Estatistikak
Profesionaltasuna

1988ko draft-ean aukeratu eban Phoenix Suns-ek, oso atzeratutako posizio batean, bigarren txandako 25. postuan. Kerr aulkiko jokalaria izan zan, hau da, ez ebazan minutu asko jolasten, 3 puntuko jaurtiketetan espezialista bihurtu zena, kantxan sarritan izaten ebazan minutu apurrak ahalik eta gehien aprobetxatuz. Denboraldi bakarra eman zuen Arizonan draft-a egin eta gero, eta hurrengo urtean, Clevelandera pasa zen. Han, distantzia luzeko jaurtitzaile gisa zituen dohainak erakusten hasi zen munduari, 3ko marratik % 50eko asmamena lortuz edo gaindituz, ligako historia osoan oso jokalari gutxiren eskura. 3 denboraldi eta erdi egin ebazan, azkena Orlando Magic taldean amaituz. Hurrengo urtean, 1993-94 denboraldian, Chicago Bulls taldearekin sinatu eban, eta Michael Jordan-egaz, Scottie Pippen-egaz, Dennis Rodman-egaz eta Toni Kukoc-egaz egin eban bat, besteak beste. Haiekin NBA-ko 3 txapelketa jarraian lortu ebazan. Horietako azkenaren ondoren, San Antonio Spurs taldera pasa zan, eta txapeldun-eraztun berri bat irabazi eban Texasen egin zuen lehen denboraldian. Historiako bigarren jokalaria izan zan (Frank Saul-en ondoren) bi talde ezberdinetan bi eraztun jarraian irabazten. Hiru denboraldiren ondoren, Portland Trail Blazers-era eraman eben, eta denboraldi bakarra jokatu zuen bertan. Hurrengo urtean, berriz ere, San Antonio-ra itzuli zan, profesionaletan eman eban azken urtea egiteko.
1997. urtean, All-Star Game-ko hirukoen lehiaketa irabazi eban.
Entrenatzailea
Laguntzaile bezala, esperientziarik gabe, erretiratu zenetik telebistako analista izan delarik, Golden State Warriors-ek 'entrenatzaile nagusi' postua eskaintzen eutson, New York Knicks bezalako talde interesatuei borroka irabaziz. 2015eko ekainaren 16an lehen eraztuna lortu eban entrenatzaile gisa Cleveland Cavaliers-en aurka (4-2).[2]
2015/16 denboraldian finalera iritsi zan, baina galdu egin eban Cleveland Cavaliers-en aurka, zazpigarren partiduan (3-4).[3] 2017ko ekainaren 12an bere bigarren eraztuna irabazi eban entrenatzaile bezala Golden State Warriors-egaz, berriz ere, Cavaliers-en aurka (4-1).[4]

Hurrengo urtean, 2018ko ekainaren 8an, bere hirugarren eraztuna lortu eban entrenatzaile gisa Golden State Warriors-egaz, Cleveland Cavaliers-i finaletan egindako ekorketa baten ondoren (4-0).[5]
2019ko urtarrilaren 26an, 300. garaipena lortu zuen entrenatzaile gisa, 300-77ko errekorrarekin, eta bera da garaipen kopuru hori azkarren lortu duen entrenatzailea, partida gutxiago jokatuta.[6] 2 Denboraldi horretan, NBA-ko finalera iritsi zen berriro, bosgarren urtez jarraian, baina galdu egin zuten Toronto Raptors-en aurka (2-4).[7]
Estatu Batuetako hautatzaile nazional gisa 2022tik 2024ra izango dituen funtzioak tartekatuko dauz, Mark Few, Erik Spoelstra eta Monty Williams laguntzaile dauzala.[1]
2022ko ekainaren 16an NBA-ko txapeldun izendatu zan laugarrenez entrenatzaile bezala, finalean Boston Celtics-i irabazita (4-2).[8]
Remove ads
NBAn egindako ibilbideari buruzko estatistikak
JP: Jolastutako Partiduak TP:Titularra izandako Partiduak PBM: Partidu Bakoitzeko Minutuak
%KJ: Kanpo barruko Jaurtiketak %3P: Hiruko Puntuak %JL: Jaurtiketa Libreak
PE: Partiduetako Erreboteak PA: Partiduetako Asistentziak PL: Partiduetako Lapurketak
PT: Partiduetako Tapoiak PP: Partiduetako Puntuak Negritaz: Bere ibilbideko maximoa
Denboraldi Erregularra
Playoff-ak
Remove ads
Lorpen Pertsonalak
-5 aldiz NBA-ko txapeldun izan zan (1996, 1997 eta 1998, Chicago Bulls-ekin, eta 1999 eta 2003 San Antonio Spurs-ekin).
-4 aldiz NBA-ko txapeldun entrenatzaile gisa izan zan (2015, 2017, 2018 eta 2022-an Golden State Warriors-ekin)
-1997-ko All-Star Game-ko hirukoen lehiaketaren irabazlea izan zan.

-3 puntuko jaurtiketa-lasterketa batean asmatzearen ehuneko hobea ( % 45,4).
-2 aldiz liderra denboraldi bateko hirukoitzen ehunekoan izan zan. (1989/90 eta 1994/95).
-Denboraldi batean 3 puntu absolutuko bigarren ehunekorik onena izan zan(1995, % 52,4).
-Urrezko domina Estatu Batuetako selekzioarekin 1986ko Espainiako Saskibaloiko Munduko Txapelketan irabazi eban.
Notak
-Steve Kerr eta Robert Horry NBA-ko txapelketak irabazten txandakatu ziran, hamarkada batez, 12 urtetan 11 konbinatuz. Kerr edo Horry 1993-94 eta 2002-03 denboraldietan liga irabazi eben taldeko kideak ziren. Kerr-ek jokatu ebezan taldeek 1996-an, 1997-an, 1998-an, 1999-an eta 2003-an irabazi ebazan tituluak, eta Horry-ren taldeek, berriz, 1994-an, 1995-ean, 2000-n, 2001-ean, 2002-an, 2005-ean eta 2007-an. Horietako bakoitzak 3 titulu irabazi ebazan Phil Jackson-ek (Lakers eta Bulls) zuzendutako talde batean jokatuz, eta horietako bakoitzak Texas-ko (Spurs eta Rockets) taldeetan irabazi ebazan txapelketak.
-Beste jokalari bati Rony Seikaly lotzen zaio, biak urte berean jaio ziran Beirut-en (Libano), 1986ko Espainiako mundialean Estatu Batuetako unibertsitate-jokalariak zirenean ordezkatu zituzten eta urte berean drafteatu ere egin ebezan (1988).

-Steveren aita, Malcolm H. Kerr, Beiruteko Unibertsitate Amerikar-eko irakaslea, Beirut-en hil zuten, Libano-n, 1984-ko urtarrilaren 18an, 52 urte zituela. Bi gizonek unibertsitatean jarraitu eben, eta haietako batek Steve-ren aitaren burua zeharkatu zuten bi bala jaurti ebazan. Hiltzailearen aztarna bakarra balek eskaileretako horman utzitako traza zen. Handik ordu batzuetara, Hezbolaren izenean zentrora egindako dei batek atentatua bere gain hartu zuen, baina terroristaren nortasuna ez zen inoiz ezagutuko. Estremista batek etsai amerikarrari kalte egin nahi ziolako ziurtasuna besterik ez. Bere aita hil ebenean, Steve semeak 18 urte ebazan eta saskibaloian jokatzen eban Arizonako Unibertsitatean.[9]
-Edward Gottlieb-egaz batera 1947-an eta Pat Riley-regaz 1982-an NBA-ko eraztuna entrenatzaile bezala lortu eban hirugarren entrenatzailea izan zan debutaren urtean. NBA-ko txapelketa irabaztea lortu zuen finalak ligan debuta egin zuen beste entrenatzaile baten aurka jokatu zuen, David Blatt. Bill Russell, K.C. Jones eta Tom Heinsohn-ekin batera, 5 eraztun lortu zituzten jokatzen, eta ondoren, entrenatzaile gisa, NBA.4ko txapeldun titulua ere eskuratu zuten.
-Chicago Bulls-eko jokalaria zen 72-10eko marka lortu zutenean. 20 urte geroago, Golden State-ko entrenatzailea zela, marka hautsi zuen 73-9 denboraldiari amaiera emateko.
-NBA-ko 9 eraztunekin (5 jokalari bezala eta 4 entrenatzaile bezala) txapelketa gehien dituen NBA-ko profesionala da, Phil Jackson 13rekin, Bill Russell 11rekin, Sam Jones, K.C.Jones eta Tom Heinsohn 10-egaz eta Red Auerbach-egaz berdinduta.
Remove ads
Bitxikeriak
-Kerr, Michael Jordan-egaz jolastu eban 1993. urtetik, 1998. urteraino, Chicago Bulls-en.[10]
-NBA-ko historian, Steve Kerr, hiruko gehien sartu dauazan jokalaria da.
-Bi txapelketa jarraian bi talde ezbardinetan irabazten NBA-ko historiko bakarrenetarikoa izan da, beste NBA-ko lau jokalari bezala.
NBA-ko Partiduak Ikusteko

Erreferentziak
Kanpo Estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
