Hontz

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hontz
Remove ads

Hontza hegazti harrapari gautar batzuen izena da, estrigiformeen (Strigiformes) hegaztien ordena osatzen dutenak.[1] Ugaztun txikiak, intsektuak eta txoritxoak ehizatzen ditu gehienbat, eta zenbait espeziek arrainak ere bai. Bi familiatan banatzen dira: Tytonidae eta Strigidae.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...

Mozoloak ere Strigiformes ordenakoak dira eta hontzen antz handia dute, baina txikiagoak dira. Hala ere, hontz zein mozolo formak, era generikoan ere erabiltzen dira euskalkiaren arabera Strigiformes ordenako hegazti guztiei esateko.[2]

Remove ads

Espezieak

Espezie batzuk:

Sinbolismoa

Euskaraz, adimen gutxiko hegaztitzat hartu izan dira hontz edo mozoloak. Mozolo hitzak, pertsonez ari garela, inozo esan nahi du.

Greziako mitologian, aldiz, jakinduriaren Atenea jainkosaren sinbolo ziren hontzak, eta jakintzaren sinbolotzat zituzten[3]. Gaur egungo hedabideetako kultura globalizatuan (marrazki bizidunetan eta) animalia jakintsu gisa marrazten ditu topikoak.

Ameriketako hainbat kulturatan, zoritxarraren eta heriotzaren iragarletzat jotzen dituzte.

Remove ads

Ikus, gainera

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads