Sutton

From Wikipedia, the free encyclopedia

Suttonmap
Remove ads

Sutton (ingelesez: London Borough of Sutton) Londresko udalerrietako (borough) bat da, hegoaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 200.100 zituen 43,85 kilometro koadroko azaleran.

Datu azkarrak Administrazioa, Alkatea ...
Remove ads

Historia

Aspalditik populatua izan da eremua, duela 10.000 urtetatik bai behintzat. Lehenengo asentamendu garrantzitua erromatarrena izan zen.

1086ko Domesday liburuan aipatzen da lehen aldiz Sudtone bezala. Antzinako ingelesez "hegoaldeko etxaldea" esan nahi du. Bertan 30 etxe zeudela eta 200 biztanle inguruko populazioa zuela esaten da. Chertseyko apezpikuaren lurraldea zen baina Mertongo prioreak mahastiak zituen bertan. 1538ko monasterioen disoluzioaren ondoren Henrike VIII.ak eskuratu zuen. Koroaren lurrak izan ziren harik eta 1669an Sir Robert Long-i saldu zion arte. Ordutik aurrera hainbat eskutatik pasa zen.

XIX mendean parrokia osatu zuen eta gaur egungo udalerria 1965 urtean eratu zen Sutton and Cheam, Beddington and Wallington eta Carshaltonek bat egin zutenean.

Remove ads

Auzoak

Barrutia honako auzoek osatzen dute:

  • Beddington
  • Beddington Corner
  • Belmont
  • Benhilton
  • Carshalton
  • Carshalton Beeches
  • Carshalton on the Hill
  • Cheam
  • Hackbridge
  • Little Woodcote
  • North Cheam
  • Rosehill
  • St. Helier
  • South Beddington
  • Sutton
  • The Wrythe
  • Wallington
  • Worcester Park

BedZED

Sakontzeko, irakurri: «BedZED»

Beddington Zero Energy Development (BedZED) ekoauzo txiki bat da, 99 etxebizitzakoa, Bill Dunster arkitektoak 2000 eta 2002 urteen artean eraikia.

Auzoak 1,7 hektarea ditu eta bertan 2.500 m² bulego eta denda daude, auzolan aretoa, ikuskizun aretoa, berdegune publiko eta pribatuak, osasun zentro pribatu bat, kirol zelai bat, haurtzaindegi bat, taberna bat eta jatetxea bat.

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads