Talidomida

Hipnotiko eta lasaigarri moduan erabilitako medikamentua. From Wikipedia, the free encyclopedia

Talidomida
Remove ads

Talidomida azido n-ftalilglutamikoaren imidaren izen arrunta da. Terapeutikan lasaigarri eta hipnotiko gisa erabiltzen da.

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...

Oso ezaguna egin zen 1950 ondorengo urteetan, haurdun zeuden emakumezkoei haurdunaldiaren lehen hilabeteetan eman zitzaienean oker ugari sortu zituelako umekiengan, eta merkatutik kendu zuten.

Remove ads

Epaiketa Espainian

2013ko urriaren 14an, Talidomida ez zegoela haurdunentzat gomendatuta esan zuen konpainiak. AVITE elkarteak aurkeztutako salaketaren arabera, munduko 50 herrialdetan egon zen salgai, 80 izen komertzialekin. Espainiako Estatuan, 1957tik 1965era egon zen salgai, biktimen arabera. Alemanian, biktimek milioi askoko kalte-ordainak jaso zituzten, baina Espainian ez zuten akordiorik lortu, bi aldeek hainbat bilera eduki dituzten arren[1].

2013ko azaroaren 20an jakin zenez, Talidomida ekoizten zuen etxeak kalte-ordainak ordaindu beharko zituen. Administrazioak onartutako desgaitasun gradu bakoitzarengatik 20.000 euroko kalte-ordaina jaso ahal izango zuten kaltetuek[2].

2014ko urriaren 22an, epaileak baliogabetu egin zituen Talidomidaren biktimen kalte-ordainak. Biktimen elkarteko presidentearen esanetan, erabakia "kolpe latza" izan zen[3].

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads