Talko

From Wikipedia, the free encyclopedia

Talko
Remove ads

Talkoa silikatoen taldeko mineral zuri edo gris berdexka da, eta Mohsen gogortasun eskalan gogortasun txikienaren eredu bezala hartzen da. Horregatik, eskala honetan, 1 balioa ematen zaio. Ukitzean, hain koipetsu edo xaboitsu nabaritzen da, ezen azazkalarekin marratu daitekeen.

Datu azkarrak Talkoa, Ezaugarri orokorrak ...
Thumb
Kristala talc.
Remove ads

Hobiak

Talkoa, ohi, modu masiboan agertzen da (esteatita ere deitzen dena) eta oso gutxitan ondo eratutako kristaletan. Olibinoa, piroxenoa eta anfibola bezalako magnesio silikatuen metamorfosiagatik eratzen da. Mineral honen ekoizlerik handiena, Ameriketako Estatu Batuak, Txina eta Europar Batasuna dira, nondik munduko ekoizpen osoaren zati handi bat datorren.

Industrian duen garrantzia

Thumb
Talko hautsa

Hainbat erabilpen ditu mineral honek. Hauts eran, paper eta kartulinaren ekoizpenean, betegarri bezala erabiltzen da, baita laka eta margoendako ere. Zeramikaren industrian, goma eta plastikoen gehigarri bezala erabiltzen da, baita larruazalaren narritadurak eragozteko eta hau hidratatzeko.

Tenperatura altuekiko duen erresistentziagatik, termoerresistenteak diren materialen ekoizpenean ere erabiltzen da

Kosmetikako hauts askoren oinarria ere bada

Azkenik, janari industrian, E553b bezala erabiltzen da.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads