Teodizea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Teodizea
Remove ads

Teodizea (grezieratik θεός -jainko- + δίκη -zuzenbidea-) Jainkoaren existentzia arrazoibideen bitartez frogatzen eta haren ezaugarriak eta izaera aztertzen saiatzen den filosofiaren adarra da. Etimologikoki, Jainkoaren zuribidea izango litzateke eta, horregatik, Naturaren teologia barruan kokatzen da, nahiz eta sarritan biak nahastu eta sinonimotzat hartu. Berez, Teodizea oinarrizko galdera bati erantzun nahi zion: Nola Jainkoak, hain ona izanez, gaizkia uzten du?

Thumb
Leibnizek bere liburu bati eman zion Teodicea izena.
Remove ads

Deskribapena

Teodicea hitza Leibnizek XVIII. mendean sortu zuen bere liburu baten izenburu bezala: Essais de Théodicée sur la bonté de Dieu, la liberté de l'homme et l'origine du mal. Liburu horretan Leibnizek Teodicea kontzeptuarekin gaizkiaren izatea eta Jaungoikoaren ontasuna azaltzeko edozein ikerketa izendatu zuen. Leibnizek saiakera horrekin ez zuen Jainko akonfesional bat erakutsi, kristauen Jaungoikoa baizik, bere gizakiaren, gaizkiaren eta munduaren ikuspegiarekin.

Remove ads

Ikus, baita ere

Erreferentziak

Bibliografia

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads