Teosofia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Teosofia Jainkoaren ezagutza barne-bizitzaren sakontzeaz eta goi agerkundetik at lortzea helburutzat duen erlijioaren filosofia eta doktrina da.
Teosofia India, Grezia eta Egiptoko antzinako doktrina esoterikoetan oinarritua da. Teologiatik eta mistikatik bereizten da, alde batetik Jainkoaren zientzia gisa definitzen den teologiaren aurrean teosofia Jainkoan oinarritutako dotrinatzat hartzen delako, eta bestetik, mistikak bezala zuzeneko esperientziak oinarri baditu ere, teosofiak beste bide batzuk hartzen dituelako esperientzia mistikoaren iturritzat, telepatia eta alkimia adibidez. Teosofiak hasieran Asian izan zuen eragin gehiena, baina Blavatskik 1875ean New Yorkeko elkarte Teosofikoa sortu zuenean mendebalera hedatu zen erlijio ororen sintesi zientifiko gisa; garai hartan teosofia bi eskola handitan bereizi zen, bata hinduismoaren eragina jaso zuen joera (Besant, Blavatsky), eta germaniarra edo kristautasunaren eragina izan zuena bestea (Steiner).
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-08-9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads