Terminator

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Terminator estatubatuar frankizia mediatiko bat da, James Cameronek eta Gale Anne Hurdek sortua.[1] Zientzia-fikzioaren ziberpunk azpigenerokotzat hartzen da. Frankizia The Terminator filmaren arrakastarekin abiatu zen.

Datu azkarrak Jatorria, Sortzailea(k) ...
Remove ads

Sinopsia

Frankiziako muina da Skynet izeneko adimen sintetiko baten eta John Connor buru duen gizakien erresistentziaren arteko gerra postapokaliptikoa.

Skynetek Terminator esaten zaien ziborg hiltzaile batzuen bidez borrokatzen du: gizakiak imitatzeko eta erresistentzian infiltratzeko diseinatuak daude, eta zenbait modelotan ageri dira. Filmetan zehar modelo nabarmen bat T-800 delakoa da, Terminator izen soilarekin ezagutua, eta film funtsezkoenetan Arnold Schwarzeneggerek antzeztu duena. Denboran bidaiak dira frankiziaren beste alderdi nabarmena, gizakiak eta Terminatorrak askotan atzera bidaltzen dituzte iragana aldatzeko eta etorkizunaren emaitza aldatzeko.

Remove ads

Osagarriak

2020 bitartean, hauek dira frankiziaren ikus-entzunezko aleak:

  1. The Terminator, 1984an estreinatua, James Cameronen film originala.
  2. Terminator 2: Judgment Day, 1991.
  3. Terminator 3: Rise of the Machines, 2003.
  4. Terminator Salvation 2009an estreinatua.
  5. Terminator Genisys, 2015ean estreinatua
  6. Terminator: Dark Fate, 2019koa.

Frankiziak telesail bat ere izan du: Terminator: The Sarah Connor Chronicles. 2008tik 2009ra emititu zen.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads