Terror Train
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Terror Train (euskaraz Izuaren Trena) 1980eko Roger Spottiswood britainiar-kanadar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Ben Johnson, Jamie Lee Curtis eta Hart Bochner aktoreek antzeztu zuten. David Copperfield ilusionista ospetsuak ere antzeztu zuen.
Remove ads
Argumentua
Medikuntza Fakultate bateko Gabonzahar festa batean zehar, ikasle zital batzuk Alana Maxwell (Jamie Lee Curtis) ikasle ederrari txantxa anker bat egitera derrigortuko dute: Kenny Hampson (Derek MacKinnon) ikasle lotsatiari harekin txortan egitea nahi duela esan eta gela ilun batera eramanaztera. Halere, ikasle talde horrek aurrez gela ilun horretako ohean eta maindirapean emakume baten gorpua jarriko dute. Honela bada, Kenny ohean sartu eta ilunpean hildako emakume bat musukatu duela eta bere ikaskideen txantxa gupidagabe baten biktima izan dela ohartzean mentalki lurjota gelditu eta ondorioz eroetxe batean sartuko dute.
Hiru urte beranduago, fakultate horretako fraternitateek Gabonzahar mozorro festa berri bat ospatzeko asmoz tren batean bilduko dira. Tren bidaia aurrera doan heinean, iraganeko txantxa anker horren egile edo arduradunak izan ziren ikasleak banan-bana hilda agertzen hasiko dira, eta hiltzaileak bere hurrengo hilketa bat burutzeko hilberri duen biktima bakoitzaren mozorroa eta arropa jantziko ditu.
Remove ads
Aktoreak
- Ben Johnson: Carne, tren gidaria
- Jamie Lee Curtis: Alana Maxwell
- Hart Bochner: Doc Manley
- Sandee Currie: Mitchy
- Timothy Webber: Mo
- Derek MacKinnon: Kenny Hampson
- Anthony Sherwood: Jackson
- Joy Boushel: Pet
- D.D. Winters: Merry
- Greg Swanson: Ikasgelako ordezkaria
- Howard Busgang: Ed
- David Copperfield: Aztia
Kanpo estekak
- Terror Train filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Terror Train film osoa ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Terror Train filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads