Slasher
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Slasher beldurrezko eta exploitation zinemaren azpigenero bat da.[1] Ezaugarri nagusi bi ditu:[2]
- Heldu baten gainbegiratzetik urrun dauden nerabe eta gazteak hiltzen dituen psikopata bat.
- Askotan, biktimak sexu-harremanak izaten dituzte edo drogak hartzen dituzte.

Kritikari batzuen arabera, film hauen aurrekari nagusia Alfred Hitchcocken Psycho izan zen baina urrezko aroa 1970 eta 1980ko hamarkadetako estatubatuar zineman izan zen. Film klasikoen artean Tobe Hooperren The Texas Chain Saw Massacre (1974), John Carpenterren Halloween (1978), Victor Miller eta Sean S. Cunninghamen Friday the 13th (1980), Roger Spittswooden Terror Train (1980), Wes Cravenen A Nightmare on Elm Street (1984), Clive Barkerren Hellraiser (1987) eta Don Mancini eta Tom Hollanden Child's Play (1988) aipa ditzakegu. Cravenen Scream (1996) filmari esker, generoa berpiztu zen.[3]
Remove ads
Irudiak
- The Texas Chain Saw Massacre filmeko protagonistaz (Leatherface) mozorroturiko bi gizon.
- Gizon bat Halloween filmeko Michael Myers pertsonaiaz mozorrotua.
- Gizon bat A Nightmare on Elm Street filmeko Freddy Krueger pertsonaiaz mozorrotua.
- Slasher filmetako jarraitzaile bi, bata Friday the 13th filmeko Jason Voorhees pertsonaiaz mozorrotua eta bestea A Nightmare on Elm Street filmeko Freddy Krueger pertsonaiaz mozorrotua.
- Emakume gazte bat Chucky panpinaz, Child's Play filmeko pertsonaia beldurgarriaz, mozorrotuta.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
