Timothée Chalamet
aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Timothée Hal Chalamet (New York, 1995eko abenduaren 27a) estatubatuar eta frantziar aktorea da.
Remove ads
Biografia
Adin goiztiarra eta hezkuntza
Timothée Hal Chalamet 1995eko abenduaren 27an jaio zen New York hirian, eta gobernu federalak diruz lagundutako artisten eraikinean hazi zen, Manhattan Plazan, Hell's Kitchen auzoan[1][2]. Bere ama, Nicole Flender, hirugarren belaunaldiko newyorktar bat da. Hirugarren belaunaldi horren jatorria erdi judu errusiarra erdi judu austriarra da[3]. Flender The Corcoran Group-eko[4] ondareen agentea da, eta Broadway-ko dantzari ohia.[5]Flenderrek frantseseko lizentziatura lortu zuen Yaleko Unibertsitatean, eta hizkuntzen eta dantza irakaslea izan da[6][7]. Bere aita, frantsesa dena, Marc Chalamet, UNICEFeko editorea da eta Le Parisieneko [2][8]korrespontsal ohia New Yorken. Marc Nîmesekoa da eta aurrekari kristau protestanteak[7][9][10]ditu. Pauline Chalamet, ahizpa zaharrena, aktorea da[2]. Timothéeren aitaren aldeko amona, Frantziara bizitzera etorri zena, jatorriz kanadarra zen. [11]Amaren aldetik, Rodman Flender eta Amy Lippman senar-emazte zinegile eta ekoizleen iloba da.[12] Amaren aldeko aitona Harold Flender gidoilaria izan zen;[13] eta amaren aldeko amona, Enid Flender (ezkongabea, Rodman), Broadwayko dantzari ohia da.[2][3]
Chalamet elebiduna da ingelesez eta frantsesez. [a][14][15] Hazten ari zela, Chalametek Le Chambon-sur-Lignon-en pasatzen zituen udak,[16][17] Lyon-etik bi ordura zegoen Frantziako herri txiki batean, aitaren aldeko aitona-amonen etxean. Frantzian eman zuen denboran, kulturen arteko identitate-arazoak izan zituela esan zuen.[18] «Neure buruaren bertsio frantsesa bihurtu nintzen; kulturaz erabat blaituta nengoen, eta frantsesez ere egin nuen amets», gogora ekarri du.[19] Chalameten haurtzaroko ametsa futbola jokatzea zen. «Frantziako futbol zelai batean entrenatzaile izan nintzen. Nik sei-hamar urteko haurrak entrenatzen nituen hamahiru urte inguru nituenean».[17]
Chalamet PS 87 William T. Sherman lehen hezkuntzako eskolara joan zen, eta, gero, Delta hautazko programara, MS 54 Booker T. Washington bigarren hezkuntzako eskolara. Miserable gisa deskribatu zuen programa hori, eskolako ingurune akademikoki zorrotzean sormenezko irtenbiderik ez zegoelako. Fiorello H. LaGuardia High School of Music & Art and Performing Arts-en izan zuen onarpena inflexio-puntua izan zen emanaldiarekiko zuen estimuan. Berak esan zuen: «Behin bigarren hezkuntzara iritsi nintzenean, LaGuardia izeneko arte eszenikoen eskola batera joan nintzen, maisu bikain batzuk izan nituen eta benetan maitemindu nintzen eskola horrekin. Ikusi nuen artetzat har zitekeela».[20] Harry Shifman, LaGuardiako bere bigarren urteko antzerki irakaslea, hain txundituta geratu zen bere entzuketarekin, ezen behin eta berriz azpimarratu baitzuen Chalametek eskolan onartua izan behar zuela, nahiz eta elkarrizketan baztertu egin zuten (bigarren hezkuntzako bere historiala zela eta),[21] esanez: «Haur bati eman diodan puntajerik altuena eman nion entzunaldi batean».[22] Bigarren hezkuntzan, Chalamet Madonnaren alabarekin, Lourdes ("Lola") Leonekin, ikaskide batekin, atera zen urtebetez.[2] Chalamet eskolako musikalen protagonista izan zen Cabaret eta Oscar Lindquist Sweet Charityn zeremonia-maisu gisa eta 2013an graduatu zen.[23][24] YoungArts-eko ikasle ohi bat ere bada.[25]
Bigarren hezkuntza amaitu ondoren, Chalamet, orduan 17 urte zituena, Columbiako Unibertsitatera joan zen urtebetez, antropologia kulturalean espezializatu zen eta Hartley Hall-en bizi izan zen.[17][26][27] Geroago, New Yorkeko Unibertsitateko Gallatin Ikasketa Indibidualizatuen Eskolara transferitu zen, aktore karrera askatasun handiagoz jarraitzeko, Interstellar filmatu ondoren Columbiarekin zuzenean parekatzea zaila egin zaiolako.[28] Columbia utzi zuenean, Chalamet Concourse-ra, joan zen, Bronx-era.[17][29]
Bizitza pertsonala
Chalamet-ek New York eta Kalifornia artean banatzen du bere denbora. Hedabideek eta interes publikoak arreta handia jarri arren, gutxitan hitz egiten du bere bizitza pertsonalaren alderdi erromantikoez.[30]
Kirolzale amorratua da, eta gaztetan futbol profesionaleko jokalaria izateko ametsa zuen.[17] Bertidanik, New York Knicks taldearen eta AS Saint-Etienne futbol talde frantziarraren aldekoa da.[31][32] Chalamet ere hip-hop musikaren zale amorratua da,[33] eta Kid Cudi raperoa bere ibilbideko inspirazio handiena dela deritzo, baita Leonardo DiCaprio eta Joaquin Phoenix ere.[2]
Remove ads
Filmografia
Zinema
Telebista
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
